2011/5/10

Udala lan prekarietatearen sustatzaile nagusia dela uste du Ezker Batuak

Enplegua da Irungo Ezker Batua-Berdeak alderdiak maiatzaren 22ko udal haueskundeei begira kanpainian gehien nabarmenduko duen arloa. Joan zen ostiralean antolatutako elkitaldian Manuel Millan koalizioko alkategaiak "Udalak esleitzen dituen azpikontratazioen jarraipena eta kontrol zorrotza" egiteko konpromisoa agertu zuen.

admin

Estanis Lopez eta Ander Errandonea kalean dira, 25 urtean preso egon ondoren

Estanis Lopez eta Ander Errandonea oiartzuarrak kalean dira gaur goizetik, azkeneko 25 urtean preso egon ondoren. Oiartzungoak dira biak. Lopez atera da aurrena, 09:10ak aldera, Castelloko kartzelatik (Valentzia, Herrialde Katalanak). Errandonea 10:40etan irten da, Herrera de la Manchatik (Ciudad Real, Espainia). Biek hainbat lagun zain zeuzkaten, lehen harrera egiteko. 1986ko maiatzaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zituen biak, ETAkoak izatea egotzita, eta ordutik hainbat kartzelatan eduki dituzte. Lopezek 19 urte zituen atxilotu zutenean eta Errandoneak 23. 2001ean bete zituzten zigorraren hiru laurdenak. Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua pozik azaldu da albistearekin, baina eskatu du zigorra beteta duten gainontzeko presoak eta gaixo daudenak ere askatzeko.

admin

‘Nagore’ dokumentala emango dute etzi eta ostiralean Niessenen

Errenteriako Berdintasun Sailak antolatuta, Helena Tabernak zuzendutako Nagore dokumentala ikusteko aukera izango da etzi eta ostiralean Niessen zinemetan. Etzi, 18:00etan emango dute, eta etzidamu, 19:00etan. Sarrerak, bi egunetan, euro bat balioko du...

admin

Xanet Arozena: “Oiartzunek aurrera egin dezan egingo dugu lana” (elkarrizketa osoa)

Xanet Arozena (Oiartzun, 1972) da Hamaikabaten (H1!) hautagaia Oiartzungo alkatetzarako. Pasa den legegintzaldiko balorazioa egin, eta datorren legegintzaldirako H1ek herrian dituen asmoen berri eman du. Aurreko legegintzaldiko Gobernuaren jarduna ezetz esatean oinarritu dela dio H1en hautagaiak eta herriak aurrera beharrean, atzera egin duela. Zein balorazio egiten duzu azkeneko legegintzaldiaz? OiartzunBai (OB) taldearen lanaz egingo dut balorazioa. Guk, OB bezala, hiru esparru landu ditugu, batik bat. Batetik, auzoen biziberritzea borrokatu dugu,  ikusi genuelako ezker abertzaleak ez zuela hori garatzeko inolako borondaterik. Eta hala izan da. Dena geldiarazi zuten hasieratik eta, azkenean, Oiartzungo auzoak dagoeneko eduki behar zituzten zerbitzurik gabe gelditu dira. Bestetik, etxebizitza politika landu dugu. Ezker abertzaleak 2010 bukaera aldera onartu zituen arau subsidiarioetan, azkenean, etxebizitzez hitz egiten da, ez gehiago. Baina etxebizitza horiek ez dira garatuko ez dakigu zenbat urtetan. Eta Arraguakoek eta Altzibarkoek dagoeneko eginda egon behar lukete. Eta ez badira egin, beraien borondate faltagatik izan da. Beste alde batetik, gazteria politika ere landu dugu. Legegintzaldi bukaera aldera etorri zaigun gaia da. Legegintzaldian martxan jarri zuten gazteria politika lehen aldiz, eta hori garatu beharrean eta aurrera egin beharrean, ikusita ezker abertzaleak dena bertan behera utzi nahi zuela berriro, gu saiatu gara aldarrikatzen Oiartzunen beharrezkoa dela gazteria politika bat. [...]

admin

Xabier Iridoy: “Gipuzkoako langabeziaren puntu beltza izateari uzteko balioko du Zubietak”

Hauteskunde kanpainiaren barruan Xabier Iridoy EAJko alkategaiak Arbes bisitatu zuen atzo, krisi ekonomikoak gehien eragin duen auzoetako batean. Bertan, irundarren arazorik larriena langabezia dela adierazi zuen, "Gure hiria da Gipuzkoako langabezia tasa handiena duena, %16,4ko langabeziarekin eta 5.000 pertsona langabetu baino gehiagorekin".

admin

Oiartzun Irratia: maiatzaren 10a

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyar fundazioaren eskutik, Quark irratsaioa. 11:30ean: Hauteskunde tartea. Gonbidatua: Xanet Arozena, Hamaikabat alderdiaren alkategaia. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala....

admin

Tasetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

Ur, zabor eta estolderiaren tasetan diru laguntzak eskatu nahi dituztenek aste honetatik aurrera egin dezakete eskaera. Agiriak Gizarte Ekintza Sailaren Trintxerpeko, Antxoko eta Donibaneko bulegoetan entregatu behar dira, astelehenetik ostegunera, hil...

admin

Kukairen ‘Karrikan’ lan berriaren entsegu publikoa izango da bihar

Labetik atera berria den Karrikan Kukai Dantza Taldearen lan berria nola entseatzen duten ikusteko aukera izango dute herritarrek bihar arratsaldean. Izan ere, 19.30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan izango dira dantza taldekoak,...

admin

Itsasorako formazio jaso nahi dutenek bihar (hilak 11) bisita dezakete Itsasmendikoi

Zentroak ateak zabalduko ditu bihar, eta baita hilaren 21ean ere, interesdunek informazio jaso dezaten. Arrantzarako edo itsas mundurako trebatu nahi duen edonork Pasaiako Itsasmendikoi eskolan aurki dezake behar duen formazio eskaintza. Beren eskolaren funtzionamendua  hobe eta gertutik ezagutu nahi dutenek, bihar izango dute aukera, baita hilaren 21ean ere, larunbata. Gaur, 16:00etatik aurrera izango da zentroa bisitatzerik, eta hilaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara. Aurrematrikulazioa gauzatzeko epea, berriz, ekainaren 1ean irekiko dute eta 10ean itxi. Erdi eta Goi Mailako zikloak Pasaiako eskolak erdi mailako bi ziklo eskaintzen ditu: Arrantza eta itsas garraioari buruzkoa bata, eta Itsasontzietako Makinen eta Instalazioen Operazio, Kontrol eta Mantentze-lana bestea. Nabigazio, Arrantza eta Itsas-garraioa ere eskaintzen dute Goi Mailako Zikloetan,  baita Itsasontzietako Makinen eta Instalazioen Ikuskapena eta Kontrola ere. Laneratzea erraztuz Pasaiako arrantza eskolak, prestakuntza osagarri gisa eta bertako  ikasleen laneratzea errazte aldera  400 enpresa baino gehiagorekin ditu hitzarmenak, ikasleek praktikak egin ditzaten. Nazioarteko lankidetza hitzarmenak ere badituzte ikasleen eskura, atzerrian praktikak egin nahi dituztenentzat. Lan poltsa ere bada, eta eskolak bitartekari lanak egiten ditu esku lana behar duten sektoreko enpresen eta ikasleen artean. Azkenik, norbere enpresa eratu nahi duten ekintzaileek bi laguntza zerbitzu eskaintzen dituzte: Geroa  eta GazteNEK. Zikloei buruzko informazio gehiago Interneten topa daiteke, ondoko bi helbidetan: [...]

admin

Zine Txiroarekin ‘Egunero’ dokumentala ikusteko aukera izango da etzi

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, hilero-hilero dokumentalak proiektatzen dituzte elkartean bertan. Oraingoan, hezkuntzari egingo diote tartean. Hala, etzi, Egunero dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:30etik aurrera. Ohi denez, emanaldia am...

admin

Udalak 115 langabe kontratatuko ditu garapen agentziaren bidez

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, 115 langabe kontratatuko ditu herrira bideratutako lanak egiteko. Kontratatuko dituzten langabeak 2010-2011 ekitaldian baino %60 gehiago izango direla zehaztu du. Orduan 70 la...

admin

Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren (PSE-EE) hautagai zerrenda

Rafaela Romero Pozo. Ricardo Gutierrez Garcia. Maria Belen Curiel Anton. Enrique Aguirrebeña Alonso. Miren Zuriñe Ibeas Retenaga. Carmen Corales Fouz Escobero. Erenesto Gorosabel Amuategui. Mauricio Lorenzo de la Torre. Rosa Maria Lorenzo Revuelta. ...

admin

PSE-EEren herri programa: “Lehena, Oiartzun”

Honela azaldu du Rafaela Romero alkategaiak, PSE-EEren programa: “Udaletik, sozialistok, herritarren egunerokotasunaren benetako beharrei ekiten diegu, eta ziklo ekonomiko berrian, gure udalerriak lehiakor egitea da gure helburua. Horretarako, gastuak proiektu estrategikoetarako lehenetsiko dugu, eta helburu sozialeko produkzio-ekonomia batean inbertituko dugu, oiartzuarren bizi kalitatea hobetuz”. Sozialisten herri programaren lan ildoak honakoak dira: Ekonomia eta enplegua. Enplegua sortzearen alde egingo dugu apustu, Oiartzungo enpresa sarea zabaltzen laguntzearen bidez. Industrialdeak sustatuko ditugu, ekintzaileei erraztasunak eskaintzearen bidez. Hirigintza. Oiartzungo auzoak modernizatzea eta berriz urbanizatzea proposatuko dugu. Bidegorrien eta oinezkoentzako eremuen sarea osatzea eta hobetzea sustatuko dugu. Gizarte zerbitzuak. Premia handiena duten herritarren beharretara egokitutako programak garatuko ditugu. Etxebizitza. Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea ahalbidetuko duten hitzarmenak sustatuko ditugu (Altzibar, Arragua). Atez atekoa. Atez ateko sistema kenduko dugu, eta bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egingo, zaborra biltzeko sistema eroso, eraginkor eta iraunkorra delako. Garraioa. Oiartzungo auzoen arteko lotura hobea sustatuko dugu, Xorrola zerbitzuaren ordutegia zabaltzearen bidez. Oiartzun ospitaleekin lotzeko zuzeneko autobus linea sortzeko aukera aztertuko dugu. Autobideko Oiartzun-Donostia linea berriz jartzea proposatuko dugu. Herritarren segurtasuna. Udaltzaingoaren zerbitzu osoa berrantolatuko dugu, eta arreta berezia jarriko dugu auzo jakin batzuetan larunbat gauetan. Euskara. Euskara topaketarako tresna eta Oiartzungo herritarren arteko kohesiorako elementu gisa defendatuko dugu. Kultura. Herritarren partaidetza sendotuko [...]

admin
Gehiago