Itsasorako formazio jaso nahi dutenek bihar (hilak 11) bisita dezakete Itsasmendikoi
Zentroak ateak zabalduko ditu bihar, eta baita hilaren 21ean ere, interesdunek informazio jaso dezaten. Arrantzarako edo itsas mundurako trebatu nahi duen edonork Pasaiako Itsasmendikoi eskolan aurki dezake behar duen formazio eskaintza. Beren eskolaren funtzionamendua hobe eta gertutik ezagutu nahi dutenek, bihar izango dute aukera, baita hilaren 21ean ere, larunbata. Gaur, 16:00etatik aurrera izango da zentroa bisitatzerik, eta hilaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara. Aurrematrikulazioa gauzatzeko epea, berriz, ekainaren 1ean irekiko dute eta 10ean itxi. Erdi eta Goi Mailako zikloak Pasaiako eskolak erdi mailako bi ziklo eskaintzen ditu: Arrantza eta itsas garraioari buruzkoa bata, eta Itsasontzietako Makinen eta Instalazioen Operazio, Kontrol eta Mantentze-lana bestea. Nabigazio, Arrantza eta Itsas-garraioa ere eskaintzen dute Goi Mailako Zikloetan, baita Itsasontzietako Makinen eta Instalazioen Ikuskapena eta Kontrola ere. Laneratzea erraztuz Pasaiako arrantza eskolak, prestakuntza osagarri gisa eta bertako ikasleen laneratzea errazte aldera 400 enpresa baino gehiagorekin ditu hitzarmenak, ikasleek praktikak egin ditzaten. Nazioarteko lankidetza hitzarmenak ere badituzte ikasleen eskura, atzerrian praktikak egin nahi dituztenentzat. Lan poltsa ere bada, eta eskolak bitartekari lanak egiten ditu esku lana behar duten sektoreko enpresen eta ikasleen artean. Azkenik, norbere enpresa eratu nahi duten ekintzaileek bi laguntza zerbitzu eskaintzen dituzte: Geroa eta GazteNEK. Zikloei buruzko informazio gehiago Interneten topa daiteke, ondoko bi helbidetan: [...]
Zentroak ateak zabalduko ditu bihar, eta baita hilaren 21ean ere, interesdunek
informazio jaso dezaten.
Arrantzarako edo itsas mundurako trebatu nahi duen edonork Pasaiako Itsasmendikoi eskolan aurki dezake behar duen formazio eskaintza. Beren eskolaren funtzionamendua hobe eta gertutik ezagutu nahi dutenek, bihar izango dute aukera, baita hilaren 21ean ere, larunbata. Gaur, 16:00etatik aurrera izango da zentroa bisitatzerik, eta hilaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara. Aurrematrikulazioa gauzatzeko epea, berriz, ekainaren 1ean irekiko dute eta 10ean itxi.
Erdi eta Goi Mailako zikloak
Pasaiako eskolak erdi mailako bi ziklo eskaintzen ditu: Arrantza eta itsas garraioari buruzkoa bata, eta Itsasontzietako Makinen eta Instalazioen Operazio, Kontrol eta Mantentze-lana bestea.
Nabigazio, Arrantza eta Itsas-garraioa ere eskaintzen dute Goi Mailako Zikloetan, baita Itsasontzietako Makinen eta Instalazioen Ikuskapena eta Kontrola ere.
Laneratzea erraztuz
Pasaiako arrantza eskolak, prestakuntza osagarri gisa eta bertako ikasleen laneratzea errazte aldera 400 enpresa baino gehiagorekin ditu hitzarmenak, ikasleek praktikak egin ditzaten.
Nazioarteko lankidetza hitzarmenak ere badituzte ikasleen eskura, atzerrian praktikak egin nahi dituztenentzat.
Lan poltsa ere bada, eta eskolak bitartekari lanak egiten ditu esku lana behar duten sektoreko enpresen eta ikasleen artean.
Azkenik, norbere enpresa eratu nahi duten ekintzaileek bi laguntza zerbitzu eskaintzen dituzte: Geroa eta GazteNEK.
Zikloei buruzko informazio gehiago Interneten topa daiteke, ondoko bi helbidetan: www.itsasmendikoi.net edota http://212.142.253.5/blog-imk/ blogean.

