Udalak 115 langabe kontratatuko ditu garapen agentziaren bidez
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, 115 langabe kontratatuko ditu herrira bideratutako lanak egiteko. Kontratatuko dituzten langabeak 2010-2011 ekitaldian baino %60 gehiago izango direla zehaztu du. Orduan 70 la...
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, 115 langabe kontratatuko ditu herrira bideratutako lanak egiteko. Kontratatuko dituzten langabeak 2010-2011 ekitaldian baino %60 gehiago izango direla zehaztu du. Orduan 70 langabeei eman zien lana, eta orain 45 gehiago izango dira.
Bi deialdi egingo ditu langabe horiei zuzenduta. Lehenengoa ekainetik hasi eta azarora bitartean izango da, eta bigarrena, abendutik 2012ko abendura. Kontratuek sei hilabeteko epea izango dute, eta lanpostuen %30 gazteei (35 urtetik beherakoei) zuzenduta egongo dira.
Eusko Jaurlaritzak sustatutako laguntza horiek jasotzeko baldintza batzuk bete beharko dira: Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzea eta langabezia saririk ez kobratzea: “Helburua da ez uztea lan merkatutik kanpo egoera zailean daudenak”.
Herrira bideratuko lanak egiteko kontratatuko ditu Udalak: teknologia berria, birziklatzea eta baliabideen erabilera, ekipamendu edukatiboen mantenua, herriko merkataritzaren eta aisiaren dinamizatzea, kultura sustatzea…
Udalaren arabera, “zorioneko ekimena” da “ahal den neurrian hainbat pertsonek bizi duten egoera ekonomiko latzari aurre egiteko”.