2011/3/21

Zizurko Lau t’erdiko Txapelketan jokatutako partidak galdu ditu Oiarpek

Zizurko (Nafarroa) Lau t’erdi Txapelketan galdu egin dute Oiarpeko pilotariek: 15-18 galdu zuen Andoni Ugaldek kadeteetan, Untsaloren kontra; eta Oier Sarastik 6-18 Jaunarenaren kontra, gazteetan. Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia) , berriz, b...

admin

Gure emozioekin lanean ikastaroa antolatu dute emakumeentzat

Emakumeentzako 2010/2011 ikasturteko ikastaro eskaintzaren barruan, Gure emozioekin lanean izeneko ikastaroa antolatu du Killirikupek emakumeentzat. “Garrantzitsua da norberaren emozioak lantzea, bakoitzak dituen baliabideak ezagutzea, inguruko p...

admin

Hutsean berdindu du Trintxerpek

Golik gabe bukatu zen larunbatean Trintxerpek Aloña Mendi taldearen kontra jokatutako partida. Kostata ari dira puntuak gehitzen zuri urdinek, baina hala ere sailkapeneko erdialdeari eusten jarraitzen dute. Hurrengo partida, larunbatean, etxean, eta a...

admin

101-48 irabazi zuen Hondarribia-Irunek

Sailkapenean gora begira jarraitzen du Hondarribia-Irunek iragan larunbatean 101-48 irabazi ondoren. Olesa izan zuten aurkari etxean bidasoatarrek eta partidu ikusgarria jokatu zuten. Zortzigarren sailkatu dira etxeko neskak garaipen berri honekin, eta...

admin

2-0 irabazi dio Pasajesek Idiazabali

Nahiko gaizki jokatu arren hiru puntu gehitzea lortu dute Pasajes taldeko zuri-gorriek eta horri esker sailkapeneko goialdeari eusten diote. Datozen bi partidak etxetik kanpo dituzte antxotarrek eta beren jokoa hobetu beharko dute puntuak gehitzen jarr...

admin

San Pedrok irabazi du Trintxerpen jokatutako batel estropada

Moreak izan dira nagusi Trintxerpen jokatutako Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldian. Senior Mailan, San Pedroko B ontzia izan zen azkarrena. San Juanek hirugarren eta laugarren postuak lortu zituen. Gazteen Mailan, mutiletan, San Pedroko A ontziak irabazi zuen, eta aldiz, maila berean baina nesketan San Juan. Kadateetan, arrosek irabazi zuten baita ere, eta, azkenik, Haurren Mailan, Hibaikako neskek irabazi dute estropada beste behin. Zazpi punturekin sailkapeneko lehenbizikoak dira.

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 21

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ren zuzendaria den Uro Etxebesteren eskutik, informazioa. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Joxe Migel Lopez. Asteko kirol emaitzen errepasoa....

admin

Paco Buenoko bi boxeolari, Gipuzkoako txapeldun

Giro ezin hobea izan zen larunbat arratsaldean Beraungo erabilera anitzeko pistan. Gipuzkoako Boxeo Txapelketako borrokak ikustera jende ugari animatu zen (400 lagun inguru), eta Paco Bueno boxeo eskolako kideak pozik dira, antolatzen ibili eta gero ja...

admin

Hautagaien zerrenda aurkeztu du Pasaiako PSE-EEk

Lucia Querido hautagai taldea aurkeztu du Pasaiako PSE-EEk datozen udal hauteskundeei begira. Izaskun Gomez da zerrenda burua, eta ondoren zerrendatzen direnak jarraitzen diote zerrendan, hurrenez hurren: Lore Suarez, Bixen Itxaso, Mikel Duran, Juantxo Dominguez, Manuel Riveiro, Javier Placeres, Gloria Rodiño eta Jose Mariño.

admin

Uraren gaineko tailerra antolatu du Itsas Gela elkarteak

Uraren Nazioarteko Eguna da bihar (Hilak 22) eta Itsas Gela elkarteak kudeatzen duen Mater ontzian  doako tailerra antolatu dute 8-14 urteko gaztetxoentzat. Tailerrean uraren ezaugarri fisikoak ezagutzera emango dituzte jolas eta esperimentuen bidez eta uraren analisi fisiko kimikoa egingo dute uraren hainbat lagin aztertuz.  Parte hartzeko aurrez hartu behar da tokia, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta, edo eta  itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzita. Jarduera arratsaldeko 18.00tan hasiko da eta  ordu bateko iraupena izango du. “Ura hirientzat: hiritar erronka bati erantzuten” lelopean, gobernuek, elkarteek, eta norbanakoek uraren kudeaketa egokian inplikatu nahi dituzte.

admin

Antxetaren 10 urteak ospatu dituzte

Hilabeteak dira bere lehen hamarkada ospatzeari ekin ziola Antxeta Irratiak, eta ekitaldi anitz antolatu dituzte. Antxeta gauarekin hasi eta Ahotsak kolektiboaren hitzaldiarekin bukatuz. Bertso afaria, ate irekiak eta Europa Mailako Irrati Elkarteen Lehen Topaketa tarteko. Euskara, gizarte aniztasuna eta parekidetasuna ardatz izan dituen kanpaina landu dute. “Polita izan da oso, irratiaren baitan mugitu eta bere alde inplikatzen den jende kopurua anitza dela ohartzeko balio izan baitigu, lan talde bat dugu Antxeta Irratian baina ez gara sekula aspertuko laguntzaile, kolaboratzailerik gabe, inor ez garela esatez”, azaldu zuen Aitziber Zapirainek, Antxeta Irratiko koordinatzaileak. Behe Bidasoako irrati komunitario eta euskaldun bakarra da Antxeta, horrek bere alde baikor eta ezezkorrak dituelarik. Herritar, instituzio, mugimendu… jendartea osatu, eraiki eta biziarazten duten eragile ororen konfidantza irabazi du irratiak. “Ez da lan erraza izan, eguneroko indar eta esfortzuak aldiz, bere fruituak eman ditu”. Itxiera ekitaldia iragan ostegunean Hondarribiko Arma Plazan egin zuten, eta ez da kasualitatea, bertan entzun eta erabiltzen baita euskara gehien. Horrez gain, Antxeta Irratiak Hondarribian ditu bere entzule gehienak. “Gure eskualdea euskalduntzea da Antxeta Irratiaren erronka nagusienetariko bat, ibilbide horretan, ahalen araberako ekarpena egitea behintzat bai”, gehitu zuen Aitziberrek. Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria eta irratiaren laguntzailea, ere itxiera ekitaldian izan zen, “Kezkaz [...]

admin

Tanatorioa, inauguratuta

Oiartzungo tanatorio berria inauguratuko zuten Udaleko ordezkariek larunbatean: “Azkenean, herriak badu legeak eskatutako araudi guztiak betetzen dituen beilatokia, lehengoa baino handiagoa eta gainera, publikoa”. Udalak 2010 urterako aurreikusitako proiekturik garrantzitsuenetarikoa da tanatorio berria. Orain arte tanatorioa zerbitzu publikoa izan da, eta izaera publiko hori mantentzea oso garrantzitsua izan da Gobernu Taldearentzat: “Zerbitzu publiko onak dituen herriak, bizi kalitatean islatuta sumatzen baitu hori”. Udal teknikariek diseinatu dute beilatoki berria. Lehengoa baino handiagoa da eta bi gorpurentzako tokia du. Bi gela horiek izena ere badute: Egiar eta Errenga. Udalerrian dauden mairubaratzak dira biak. Egiar, Pikoketarako bidean dago eta Oiartzungo mairubaratzen artean, altuera baxuenean kokatua dagoena da. Errengako mairubaratza, berriz, Aritxulegitik Bianditzera bidean dago, Nafarroarekin mugan eta altuera gehienera dagoen Oiartzungo mairubaratza da. Gainera, beilatokia bere ingurunean integratu eta “guztiari zentzua” emateko ahalegina egin dute. Horren adierazle dira gelei jarritako izenak; izan ere, antzinako garaietan mairubaratzak heriotzarekin harremana zuten eraikuntzak ziren. Azkenik, kanposantuaren eta tanatorioaren bazterrean dagoen Anton Mendizabalen Sutar eskulturak inguruneari “osotasuna” ematen dio. Oiartzungo inguruko mairubaratz guztiak sinbolizatzen ditu. Udaletik gogorarazi dutenez, tanatorio publiko berria egin ahal izateko ezinbestekoa izan da arau subsidiarioak onartzea. 579.295 euroko aurrekontua izan du proiektuak eta Espainiako Estatuaren E-Planaren diru-laguntzarekin finantzatu da. Iazko uda hasieran hasi [...]

admin

Lehen Korrika batzordea egingo dute bihar Donibanen

Korrika batzordea bilduko da bihar, lehenbizikoz, Donibanen. Itsas Mendi elkarteko liburutegian bilduko dira, 19.00etan. Antolatzaileek parte-hartzeko deia zabaldu dute.

admin

Ezker abertzaleak begirunea eskatu dio PSE-EEri

“Beren jabearen ahotsa” izateari uzteko eskatu dio ezker abertzaleak Pasaiako PSE-EEri. Pasaiako PSE-EEk Miguel Buenek Portuaren kudeaketan egindakoen defentsan esandakoak eta gobernu taldearen kontra adierazitakoak erantzun ditu ezker aber...

admin
Gehiago