2011/3/17

Gipuzkoako Boxeo Txapelketa, Beraunen

Boxeolariak azken entrenamenduak egiten dabiltza egunotan Gipuzkoako Boxeo Txapelketarako. Hain zuzen, larunbatean izango dira lehiak Beraungo erabilera anitzeko pistan. Paco Bueno Errenteria-Oreretako boxeo taldeak antolatu du txapelketa Udal Kirol Pa...

admin

Eskola karpeta polita jartzeko ikastaroa, CANen

Biderturen eskutik, eskolako karpeta dekoratzeko tailerra antolatu dute gaur, osteguna, Colon-Zabaltzako CANen, 17:30etik aurrera. Sarrera doan da.

admin

Gurutz Albisuren azken lana Ikust Alaian aurkeztuko dute

Gurutz Albisuk idatzitako José María Zabalza. Cine, bohemia y supervivencia liburuaren aurkezpena egingo dute gaur 19:30ean, Ikust Alaia udal libututegian.

admin

‘Laburbira’-rekin hitzordua gaur, Irun Irutenen eskutik

Laburbira, Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuituak, Irungo Amaian geldiadia egingo du gaur ostegunean, 20:00etatik aurrera. VIII. aldia du aurten Laburbirak, eta Irun Iruten euskara elkartearen eskutik dator hirira. Ordubetean 2009an eta 2010ean ekoitzitako bederatzi film labur ikusi ahalko dira gaur arratsaldean Amaia Kultur Zentroan, sosik ordaindu gabe. Laburbiraren emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saioa Aizpurua Txintetilla, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere. Gainera, aurreko edizioetan bezalaxe, 2010.urteko urriaren 30etik azaroaren 6ra Ermuan egin zen Kameratoian, Topaguneak antolatutako Ikus-entzunezkoen Rallyan, sortutako hiru lan sartu dira tartean. Hiru ikus-entzunezko hauek Kameratoiak ezarritako baldintzen arabera eginak daude: - 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eginak dira. - Lau egunetan grabatu eta editatuak izan dira. - Gutxienez 5 eta 10 minutuko iraupena dute. - Antolatzaileek hasieran emandako gai edo aipu bat islatzen dute. - Lehiaketa hartu duen herriaren zenbait ezaugarri edo lokalizazio agertzen dira. Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo [...]

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 17

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Titika Rekalten eskutik, Zuberoa kantuz atala. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Lore atala. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00...

admin

Tanatorio berria etzi inauguratuko dute

Tanatorio berria (kanposantuaren atzean) inauguratuko dute etzi, 11:00etan. Inauguratzearekin batera, ateak irekiko dituzte nahi duten herritar guztiek tokia ikus dezaten. 14:00ak arte egongo da irekita.

admin

Ezker abertzalearen helegitea, Udal Araudi Organikoari

Ezker abertzaleko zinegotziek, Udal Araudi Organikoaren (UAO) aurkako helegitea aurkeztu diote udalbatzarrari, Euskararen Udal Araudiak esaten duenaren kontra, araudi organikoa gaztelania hutsez aurkeztu zelako. Hizkuntz eskubideen urraketa Hala, Udal ...

admin

3.000 sinadura bildu dituzte Karmengo Ama ikastetxean DBH jartzearen alde

3000 sinadura bildu dituzte Trintxerpen Karmengo Ama ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jartzearen alde. Lehengo otsailaren 15ean entregatu zituzten sinadurak, ikastetxeko ordezkariek Hezkuntza Sailarekin izan zuten bileran. DBH ezar dezaten lortzeko lanean ari diren gurasoek esan dutenez, Hezkuntza Sailaren Ordezkari Julen Bengoetxeari eman zizkioten sinadurak. Bileran, aipatu ordezkaria ez ezik, Karmengo Ama ikastetxeko Ikasketa Buruak eta gurasoen batzordeko hiru lagunek parte hartu zuten. Urteetako lana, hilabeteetako kanpaina Urteak daramatzate borrokan Karmengo Ama ikastetxeko gurasoek Trintxerpen DBH ezar dezaten eskatzen, baina Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak eskariari muzin egiten diola iritzita, sinadurak biltzeari ekin zioten lehengo azaroan Hemen Hazi, Hemen ikasi lelopean. Hainbat ekimen burutu dituzte ordutik. Behobia-Donostia lasterketan bi postu jarri zituzten sinadurak jasotzeko. Elastikoak ere atera zituzten eta herri lasterketan aldarria bere eginez hainbat lagunek korrika egin zuten. Festa bat ere antolatu zuten. Batzordeko kideek Pasaiako «udalerriak besteek dagoeneko baduten hezkuntza eskaintza behar eta merezi duela» esan dute beste behin, «hezkuntza publikoa osoa». Sinadurak entregatuta DBHren aldeko batzordeak bukatutzat eman du sinadura kanpaina, baina, aurretik publikoki eman nahi izan diete eskerrak sinadura emanez babesa agertu dietenei, baita sinadurak biltzeko kanpainan zehar beren sinadura orriak hartu dituzten taberna, denda eta bestelako establezimenduei ere.

admin

Garraio sektoreko langileak egoera larrian daudela gogorarazi du LABek

Gipuzkoako salgaien garraio enpresa handienetakoan, herriko San Jose Lopezen, hauteskunde sindikalak egin ondoren, sektoreari buruzko hausnarketa plazaratu du LAB sindikatuak: “Garraio sektoreko langileak egoera larrian daude!”. Aste honetan egin dituzte hauteskunde sindikalak San Jose Lopezen. LABek gehiengoa eskuratu du berriro. Aurretik sei delegatu zituen, ELAk bi eta CCOOk bat. Orain LABek zortzi delegatu izango ditu eta ELAk bat. Datu horiek ezagutaraztearekin batera, krisiaz hitz egin du LABek. Sindikatutik gogorarazi dutenez, azkeneko hiru urteetan krisiaren eragina nabarmena izan da inguruan, enpresa handienetan nabaritu da, kaleratzeak egon dira eta enpresa handiak itxi dituzte. Baina garraio sektorean krisia haratago joan da, LABen ustez: “Sektoreko enpresa handienek langileon erantzukizunez sortu ez den krisi egoera bailatu dute, eta sektorea ikaragarri aldatu dute”. LABek jakinarazi duenez, baldintza duinetan lan egiten zuen eskua, lan esku prekarioagatik ordezkatu dute; erregulazio txostenak aurkezten zituzten bitartean, autonomoak ugaritu dira (2bereziki, autonomo faltsuak”), eta langileak baldintzak kaskarrak onartzera behartuta daude, “bestelako alternatibarik gabe”. Hori guztia administrazio publikoen babesarekin eman dela salatu du LABek. Erregaien prezioa Bestalde, erregaien prezioen gorakada izan du hizpide LABek, eta bi kolektibori eragingo diela gogorarazi: “Autonomoei, gastuak asko igo zaizkielako; eta garraio enpresa handiei, lan eskua merkatzeko aitzakia dutelako horrekin”. LABek administrazio publikoen arduragabekeria salatu du: «Kolokan [...]

admin

Erretzeari uzten laguntzeko hitzaldia, gaur

Maider Sierra psikologoak gazteei zuzendutako hitzaldia emango du gaur Martindozenea gaztelekuan, Orain bai erretzen uzteko sentsibilizazio kanpainiaren barruan. 18:00etan hasiko da.

admin
Gehiago