‘Laburbira’-rekin hitzordua gaur, Irun Irutenen eskutik

Laburbira, Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuituak, Irungo Amaian geldiadia egingo du gaur ostegunean, 20:00etatik aurrera. VIII. aldia du aurten Laburbirak, eta Irun Iruten euskara elkartearen eskutik dator hirira. Ordubetean 2009an eta 2010ean ekoitzitako bederatzi film labur ikusi ahalko dira gaur arratsaldean Amaia Kultur Zentroan, sosik ordaindu gabe. Laburbiraren emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saioa Aizpurua Txintetilla, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere. Gainera, aurreko edizioetan bezalaxe, 2010.urteko urriaren 30etik azaroaren 6ra Ermuan egin zen Kameratoian, Topaguneak antolatutako Ikus-entzunezkoen Rallyan, sortutako hiru lan sartu dira tartean. Hiru ikus-entzunezko hauek Kameratoiak ezarritako baldintzen arabera eginak daude: - 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eginak dira. - Lau egunetan grabatu eta editatuak izan dira. - Gutxienez 5 eta 10 minutuko iraupena dute. - Antolatzaileek hasieran emandako gai edo aipu bat islatzen dute. - Lehiaketa hartu duen herriaren zenbait ezaugarri edo lokalizazio agertzen dira. Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo [...]

Laburbira, Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuituak, Irungo Amaian geldiadia egingo du gaur ostegunean, 20:00etatik aurrera. VIII. aldia du aurten Laburbirak, eta Irun Iruten euskara elkartearen eskutik dator hirira. Ordubetean 2009an eta 2010ean ekoitzitako bederatzi film labur ikusi ahalko dira gaur arratsaldean Amaia Kultur Zentroan, sosik ordaindu gabe.

Laburbiraren emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saioa Aizpurua Txintetilla, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere.

Gainera, aurreko edizioetan bezalaxe, 2010.urteko urriaren 30etik azaroaren 6ra Ermuan egin zen Kameratoian, Topaguneak antolatutako Ikus-entzunezkoen Rallyan, sortutako hiru lan sartu dira tartean. Hiru ikus-entzunezko hauek Kameratoiak ezarritako baldintzen arabera eginak daude:

– 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eginak dira.
– Lau egunetan grabatu eta editatuak izan dira.
– Gutxienez 5 eta 10 minutuko iraupena dute.
– Antolatzaileek hasieran emandako gai edo aipu bat islatzen dute.
– Lehiaketa hartu duen herriaren zenbait ezaugarri edo lokalizazio agertzen dira.

Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: dokumentala, animaziokoa, sormenekoa, umorezko laburrak, serioagoak, irudi errealekoak…

Hauexek dira proiektatuko dituzten filmak eta zuzendariak:

  • Maritxu, Kepa Errasti
  • Artale, Asier Altuna
  • Ondar ahoak, Angel Aldarondo
  • S@rtaldea, Jon Artola
  • Esku-titi, Saioa Aizpurua Txintxetilla
  • Blank postcards, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil
  • Biak bat, Zapatilla Films
  • Barrura begira, Trastaka
  • Nire bista faboritoa, Kontraplano.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.