Ezker abertzalearen helegitea, Udal Araudi Organikoari

Ezker abertzaleko zinegotziek, Udal Araudi Organikoaren (UAO) aurkako helegitea aurkeztu diote udalbatzarrari, Euskararen Udal Araudiak esaten duenaren kontra, araudi organikoa gaztelania hutsez aurkeztu zelako. Hizkuntz eskubideen urraketa Hala, Udal ...

Ezker abertzaleko zinegotziek, Udal Araudi Organikoaren (UAO) aurkako helegitea aurkeztu diote udalbatzarrari, Euskararen Udal Araudiak esaten duenaren kontra, araudi organikoa gaztelania hutsez aurkeztu zelako.
Hizkuntz eskubideen urraketa
Hala, Udal Araudi Organikoaren gainean hartutako akordioa indargabetzeko eskatu dute ezker abertzaleko zinegotziek aurkeztutako helegitean. “Araudiak dioena beteta eta hizkuntza eskubideak bermatuta, legearen araberako erabakia hartzea nahi dugu” zehaztu dute  eta  “euskaldunok ditugun hizkuntza eskubideak urratu” dituztela salatu dute. Urraketaren erantzule egin dituzte araudiaren aldeko bozka eman zuten zinegotzi guztiak  “eman zen bozketaren emaitza urraketa gauzatzearen aldekoa izan baitzen”. Halaber, legeak zinegotziei onartzen dizkien hizkuntza eskubideak ere urratu dira araudia onartzeko garaian talde abertzalearen esanetan “eta horregatik, erabakia, zuzenbide osoz deusezkoa” dela salatu dute.
Udal Araudi Organikoa, aurtengo urtarrilaren 28an egindako ohiko udalbatzarrean onartu zuten PSOE, PP, EAJ, eta Hamaikabateko zinegotzienaldeko botuekin. EBk abstentzioa bozkatu zuen eta ezker abertzaleko zinegotziak aurka azaldu ziren.
Udalbatzarrak erabaki beharko du, hurrengo bilkuran, helegitea onartzen duen edo ez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.