3.000 sinadura bildu dituzte Karmengo Ama ikastetxean DBH jartzearen alde

3000 sinadura bildu dituzte Trintxerpen Karmengo Ama ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jartzearen alde. Lehengo otsailaren 15ean entregatu zituzten sinadurak, ikastetxeko ordezkariek Hezkuntza Sailarekin izan zuten bileran. DBH ezar dezaten lortzeko lanean ari diren gurasoek esan dutenez, Hezkuntza Sailaren Ordezkari Julen Bengoetxeari eman zizkioten sinadurak. Bileran, aipatu ordezkaria ez ezik, Karmengo Ama ikastetxeko Ikasketa Buruak eta gurasoen batzordeko hiru lagunek parte hartu zuten. Urteetako lana, hilabeteetako kanpaina Urteak daramatzate borrokan Karmengo Ama ikastetxeko gurasoek Trintxerpen DBH ezar dezaten eskatzen, baina Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak eskariari muzin egiten diola iritzita, sinadurak biltzeari ekin zioten lehengo azaroan Hemen Hazi, Hemen ikasi lelopean. Hainbat ekimen burutu dituzte ordutik. Behobia-Donostia lasterketan bi postu jarri zituzten sinadurak jasotzeko. Elastikoak ere atera zituzten eta herri lasterketan aldarria bere eginez hainbat lagunek korrika egin zuten. Festa bat ere antolatu zuten. Batzordeko kideek Pasaiako «udalerriak besteek dagoeneko baduten hezkuntza eskaintza behar eta merezi duela» esan dute beste behin, «hezkuntza publikoa osoa». Sinadurak entregatuta DBHren aldeko batzordeak bukatutzat eman du sinadura kanpaina, baina, aurretik publikoki eman nahi izan diete eskerrak sinadura emanez babesa agertu dietenei, baita sinadurak biltzeko kanpainan zehar beren sinadura orriak hartu dituzten taberna, denda eta bestelako establezimenduei ere.

3000 sinadura bildu dituzte Trintxerpen Karmengo Ama ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza jartzearen alde. Lehengo otsailaren 15ean entregatu zituzten sinadurak, ikastetxeko ordezkariek Hezkuntza Sailarekin izan zuten bileran.
DBH ezar dezaten lortzeko lanean ari diren gurasoek esan dutenez, Hezkuntza Sailaren Ordezkari Julen Bengoetxeari eman zizkioten sinadurak. Bileran, aipatu ordezkaria ez ezik, Karmengo Ama ikastetxeko Ikasketa Buruak eta gurasoen batzordeko hiru lagunek parte hartu zuten.
Urteetako lana, hilabeteetako kanpaina
Urteak daramatzate borrokan Karmengo Ama ikastetxeko gurasoek Trintxerpen DBH ezar dezaten eskatzen, baina Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenduak eskariari muzin egiten diola iritzita, sinadurak biltzeari ekin zioten lehengo azaroan Hemen Hazi, Hemen ikasi lelopean.
Hainbat ekimen burutu dituzte ordutik. Behobia-Donostia lasterketan bi postu jarri zituzten sinadurak jasotzeko. Elastikoak ere atera zituzten eta herri lasterketan aldarria bere eginez hainbat lagunek korrika egin zuten. Festa bat ere antolatu zuten.

DBHren aldeko batzordea

Karmengo Ama ikastetxeko DBHren aldeko batzordea

Batzordeko kideek Pasaiako «udalerriak besteek dagoeneko baduten hezkuntza eskaintza behar eta merezi duela» esan dute beste behin, «hezkuntza publikoa osoa».
Sinadurak entregatuta DBHren aldeko batzordeak bukatutzat eman du sinadura kanpaina, baina, aurretik publikoki eman nahi izan diete eskerrak sinadura emanez babesa agertu dietenei, baita sinadurak biltzeko kanpainan zehar beren sinadura orriak hartu dituzten taberna, denda eta bestelako establezimenduei ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.