Gipuzkoako Boxeo Txapelketa, Beraunen

Boxeolariak azken entrenamenduak egiten dabiltza egunotan Gipuzkoako Boxeo Txapelketarako. Hain zuzen, larunbatean izango dira lehiak Beraungo erabilera anitzeko pistan. Paco Bueno Errenteria-Oreretako boxeo taldeak antolatu du txapelketa Udal Kirol Pa...

Boxeolariak azken entrenamenduak egiten dabiltza egunotan Gipuzkoako Boxeo Txapelketarako. Hain zuzen, larunbatean izango dira lehiak Beraungo erabilera anitzeko pistan. Paco Bueno Errenteria-Oreretako boxeo taldeak antolatu du txapelketa Udal Kirol Patronatuarekin elkarlanean, eta 18:00etan hasiko da ikuskizuna.

Paco Bueno gimnasioko hamabi boxeolarik lehiatuko dute: Mohame; Jon Nagore; Fernando Suarez; Rafa Camilo; Sebastian Portunato; Iñigo Lara; Nicolay Zabolotski; Santi Perez Latigo; Euyin Tongo; Leandro Berreaute; Xabier Etxaniz eta Oumar Storm. Horiez gain, Donostiako, Irungo eta Villabonako boxeolariek hartuko dute parte, eta txapelketatik kanpo Anoetako boxeolariek.

Antolatzaileek boxeo jarraitzaile eta herritar guztiei joateko deialdia luzatu diete “kirol modalitate horretan gogor lan egiten duten boxeolariei” babesa emateko. Sarrerak 8 eta 12 euroan eros daitezke. Merkeenak zutik egoteko izango dira eta garestienak eserita egoteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.