2011/3/11

Alkatetza: “Urte gehiegi daramatzagu portuaren mende”

Portu Agintaritzako lehendakaritza ez bezala, Udal korporazioa herritarrek aukeratzen dutela erantzun dio Alkatetzak eta haren Gobernu Taldea Miguel Bueni eta kexu agertu da, Ondartxoren gainean egin dituen adierazpenak direla eta. “Urte gehiegi ...

admin

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak, asteburuan

Haurtzaro Dantzak Taldeak Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak antolatu ditu asteburu honetarako. Dantzariak Oiartzungo Elorsoro kiroldegian lehiatuko dira bihar (16:30ean) eta etzi (11:00etan). Oiartzungo Udalaz gain, herriko hainbat dendak eta enpres...

admin

Txakurkrosa helduko da etzi, laugarrenez

Errenteriako IV. Txakurkrosa egingo dute etzi. 11:00etan hasiko da proba, Susperregi jatetxeko aparkalekutik eta hiru kilometro pasatxoko zirkuituari bi itzuli eman behar dizkiote korrikalariek eta txakurrek, 6,3 kilometroko bidea egiteko. Aiako Harria parke naturaletik zehar egingo da proba, beraz, kirolaz, naturaz eta animaliez gozatzeko aukera ederra izango dute bertara joango direnek. Txakurkrosa Oarsoaldean taldeak antolatuko du proba, Errenteriako Udalaren babesarekin eta hainbat dendaren laguntzarekin. Proban izena emateko aukera dago oraindik. Hala, Patxi Azpiazu Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko arduradunak jakinarazi du aldez aurretik izena emateko epean 83 parte-hartzailek bat egin dutela probarekin, “baina igandean bertan izena emateko aukera izango da”. Hala, 100 kirolarietan jarri dute muga: kopuru horretatik gora izena ematen duten kirolariek, parte har dezakete, baina ez dute sariak eskuratzeko aukerarik izango. Federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte izena ematerakoan, eta ez federatuek, berriz, 20. Sariak proba bukatzen denean banatuko dituzte, 12:00etan. Bi sailkapen Igandeko proban Espainiako Liga Nazionalerako puntuak banatzeaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere izango dute jokoan. Lehen aldia izango da herrialdeko txapelketa jokatuko dutela. Beraz, bi sailkapen izango dira. Patxi Azpiazuk azaldu duenez, parte-hartzaile gehienak gipuzkoarrak izango dira, 40tik gora. “Errenteriako lehen txakurkrosa egin genuenean bi bakarrik izan ginen Gipuzkoakoak. Orain, zorionez, ni bezalako ero askok bat egin dute [...]

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 11

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre (Hamaika telebista). 18:00etan: Arguyuan (errepi...

admin

Big Fingers taldeak joko du Romeralen

Big Firngers taldeak joko du bihar (hilak 12), 22:00etatik aurrera, Antxoko Romeral tabernan. Sarrera doan da

admin

Rafaela Romeroren hitzaldia PSE-EEren eskutik

Rafaela Romeroren hitzaldia

admin

Inauguratzera etorri eta protestekin topatu

Pasaia Antxoko sarbide berria inauguratzera etorri eta anbulatorio berria eskatzera irtendako herritarren protestekin topatu. Gaur goizean izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olano, Bide Azpiegituretako diputatu Eneko Goia, Lurralde eta Mugikortasun diputatu Arantza Tapia eta errepideetako zuzendari orokorra Luis Mari Apraiz bertan zirela. Antxoko alkateorde Ander Poza han zen, Udalaren izenean. 10:00etarako zegoen deituta sarreraren inaugurazioa, eta ordu berbererako pilatu dira han bertan dagoen anbulatorioaren parean herritarrak, pankarta eskuan. Ekitaldi hasi eta berehala entzun dira lehen oihuak, eta horren aurrean, Olano eta Goia herritarrengana hurbildu dira. Ekitaldiaren ondoren beraiekin biltzekotan geratu dira eta hala egin dute. Inaugurazioa bukatu eta anbulatorioa bisitatzen egon dira Foru Aldundiko arduradunak. Han lan egiten duten profesionalekin hitz egin dute, eta anbulatoriotik irtendakoan herritarren kexak entzun dituzte. Anbulatorioa egitearen ardura Eusko Jaurlaritzare na eta Osakidetzarena dela gogoratu diete herritarrei, Pasaiako badiaren leheneratzearekin hartutako konpromisoa berrestearekin batera.

admin

Biteriri buruzko lehen bilera bihar izango da

Biteriren parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo diote bihar. Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean, Udalak antolatuta, Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutu nahi dute herritarren ikuspuntutik. Goizeko hamarretan jarr...

admin
Gehiago