Landarbaso eta Andra Mari abesbatzek Gabonetako kontzertua eskainiko dute etzi, hilaren 30ean. Landarbasok bere Eguberriko ezohiko kontzertua eskainiko du herriko Fatimako Parrokian. Kontzertua 20:00etatik aurrera izango da eta urte honetan Oiartzung...
Herriko eta inguruko artisten lanentzako erakusleihoetako bat bihurtzen da urtero-urtero Almacenes Iztietak antolatzen duen margolan lehiaketa. Horri, gainera, saria batu behar zaio, eta aurten herrian geratu dira maila guztietan. Helduen atalean, Ana ...
Ohikoa izaten da soinean baserritarra eramatea Gabonetan, baina norberak bere baserritarraz gain, besteenak ere ikusi nahi baditu, aukera izango du Euskal Herriko jantzi tradizional horren erakusketan, Iraultza Dantza Taldearen lanari esker. Xenpelar E...
Herriko autobus zerbitzuak azken hilabetetan martxan izan duen ordutegia mantentzeko erabakia hartu du Errenteriako Udalak. Horrek autobusek irailera arte zutena baino ordutegi luzeagoa edukitzea suposatzen du. Alegia, azken hilabetetan goizeko lehenen...
EAT Errenteriako Atletismo Taldeak herenegun emandako prentsaurrekoan jakinarazi zuen dagoeneko 400dik gora lagunek eman dutela izena urteko azken egunean herrian egingo duten San Silbestre lasterketan parte hartzeko. Hori helduen probari dagokionez; i...
Bihar arratsaldean, abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute Oiartzungo Udaleko zinegotziek. 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian eta honako gaiak jorratuko dituzte: Donostialdea-Bidasoako Area Funtzionaleko Lurralde Zatikako Planaren hasierak...
Askotan galdetuko zion batek baino gehiagok bere buruari zergatik izena duen Donostiako Bulebarreko gozotegi batek Oyarzun (edo Oiartzun, bi izenak baititu). Igentea kaleko bigarren zenbakian dago, Kale Nagusiko izkinean. Eta bai, Oiartzunekin harremana duelako du halako izena. 1972. urtean sortu zuen Manuel Martinek (Manolo edo Martin bezala ere ezaguna zen) lehenengo gozotegia Oiartzunen. Orduko hartan, besteentzako lana egiteari utzi, eta bere negozioa irekitzea erabaki zuen. Oiartzundik Donostiara Urte asko zeramatzan Martinek gozogintzan lanean, maila baxuenetik hasi eta gozogile postu guztiak igaro zituen. Garai bateko Oiartzungo Dover gozotegian, esaterako, arduraduna izan zen. Egun desagertuta dago Dover gozotegia, baina Odriozola sendiarekin du zerikusia. Egungo Odriozola gozotegia sortu zuenarekin. Hala, horiekin lana egiteari utzi eta bere negozioari ekin zion. Urte batzuk Oiartzunen eman ondoren, herria asko maite zuen arren, Donostiara lekualdatu zuen negozioa. Pasteleria Oyarzun izena jarri zion. Artisau izozkiak Gozotegia oso ezaguna da Donostian eta hari esker, baita herriaren izena ere. Lehen izena gaztelaniaz bakarrik zuen. Urte batzuk beranduago, estalkia jarri zioten (terraza ere badauka-eta) eta estalkian Oiartzun euskaraz ere agertzen da. Batera edo bestea, Martin familiak herriarekiko duen harremana eta maitasuna agerian utzi izan nahi dute. Duela urte batzuk, bestalde, negozioa Manuel Martinen seme-alabek hartu zuten, Montserratek eta Davidek (beti ere [...]
OiartzunBai (OB) oposizioko taldeak salatu duenez, Udalari hasi zaizkio iristen Arau Ordezkatzaileak geldiarazi izanagatik ordaindu beharreko bidesariak. OBk gogorarazi duenez, Udal Gobernu Taldeak Ugaldetxoko plan bereziari eta Atamitx inguruko eremuko arauen aldaketari hasierako onarpena eman die. Horiekin, auzoa itota geldituko da OBren iritziz: «Betiko Ugaldetxoren hipoteka izango denari argi berdea eman dio Gobernuak». Bestalde, Gobernu Taldea azkarregi ari dela uste du: «Arau Ordezkatzaileen etorkizuna oraindik epaitegietan dagoenean, Gobernua korrika eta presaka dabil, promotoreekin dauzkan zorrak kitatzeko mesedeak egiten». Plan berezia Batetik, Udal Gobernu Taldeak Ugaldetxoko plan bereziari hasierako onarpena eman diola eta, auzoa irtenbiderik gabe utziko duela nabarmendu du OiartzunBaik. «Karrikako, Altzibarko, Iturriotzeko eta Ugaldetxoko trafiko gehienak jasoko dituen errepidea auzoan mantenduko dute, sarrera irteerei irtenbiderik eman gabe», esan dute. Futbol zelaiek ere bertan jarraituko dutela salatu dute OBko kideek eta plan bereziak ekar dezakeen garapena izugarria dela: «Etorkizunean izugarrizko garapena ekar dezake eremu horretan plan berezi honek eta dena egoskorkeria politikoagatik eta alderdikeriagatik». Hala, OBtik gogorarazi dute, herritarrek badutela aukera plan bereziari alegazioak aurkezteko. Etzi da horretarako azkeneko eguna. Arau Ordezkatzaileak Bestetik, Arau Ordezkatzaileak bertan behera uztearen ondorioak hasi dira iristen, OBk kritikatu duenez: «Arraguan bezala, Ugaldetxon ere promotoreei bidesaria ordaintzen hasi da Udal Gobernu Taldea; ulertezina den eraikin [...]
Arraguan, Altzibarren eta Elizalden sukaldeko olioarentzako edukiontziak jarri ditu San Markoseko Mankomunitateak, Udalak eskatuta. Sukaldeko olioa plastikozko ontzietan utzi behar da edukiontzietan, ongi itxita (beirazko potoetan ez uztea aholkatu dute). «Olioa ere bereizita jasotzeko edukiontziak oiartzuarrok gure hondakinak ahalik eta hoberen bereizteko aukera izaten jarrai dezagun jarri ditugu», nabarmendu du Udalak. Altzibarren Kale Berrian dago olioarentzako edukiontzia, oihalak biltzeko edukiontziaren bazterrean. Arraguan, pilotalekuaren aurrean eta Elizalden, aportazio gunearen kanpoaldean. Udaletik gogorarazi dute, bestalde, Talaiako garbigunean ere badagoela olioarentzako edukiontzia. Garbiguneko astelehenetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara. Astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan arratsaldez ere irekita dago 17:00etatik 20:00etara. Era berean, auzoz auzo ibiltzen den San Markoseko kamioian ere olioa biltzen jarraituko dute.
Txintxarri elkarteak bere bazkideei jakinarazi die Urte Zahar Gauean musikarik ez dela faltako elkartearen egoitzan. Hala, goizeko ordubatean taberna irekiko dute , eta ordubietan DJ Bittor musika jartzen hasiko da. Bestetik, barra irekitzeko asmoa dut...
Xabier Pombo Pasaiako Udaleko Ezker Batuko zinegotziak PSE-EEren, EAJren, H1en eta PPren “gogo falta” kritikatu du. Pomboren ustez, alderdi horiek ez dute Pasaia biziberritzeko gogorik eta horren adibide aurrekontuak jarri ditu: “Alde...
Azti Tecnalia ikertzaile baten bila dabil, zientzia eta teknika arloetako hainbat ikuspuntutatik itsas inguruneko atun arrantzaren inpaktuak minimizatzeko eremuan lagundu dezan. Arrantza sektorea izango du ardatz lanak; beraz, komeni da langileak arran...