Euskal Herriko txistorrarik onena Oiartzunen egiten dute
Euskal Herriko txistorrarik onena Oiartzunen egiten dute. Hala erabaki zuen pasa den asteko Donostiako San Tomas ferian egin zuten lehiaketako epaimahaiak. Herriko Embutidos Etxekoak enpresari eman zion lehen saria. Epaimahaiko kide izan ziren Juan Mar...
Euskal Herriko txistorrarik onena Oiartzunen egiten dute. Hala erabaki zuen pasa den asteko Donostiako San Tomas ferian egin zuten lehiaketako epaimahaiak. Herriko Embutidos Etxekoak enpresari eman zion lehen saria. Epaimahaiko kide izan ziren Juan Mari Arzak, Pedro Subijana edota Luis Mokoroa. Lehiaketara, guztira, 30 parte-hartzaile aurkeztu ziren (gipuzkoarrak eta nafarrak).
Oiartzungo enpresak, Juan Carlos Perez buru duela, urtero hamar tona txistorra egiten ditu eta dendetan eta ostalaritza establezimenduetan banatzen ditu. 1989. urtean hasi ziren enpresan lanean. Urte hauetan guztietan hainbat lehiaketa irabazi ditu Embutidos Etxekoak.