Pasa den larunbatean banatu zituzten XXX. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sariak, udaletxeko pleno aretoan egin zuten ekitaldi nagusian. Guztira, lau sari banatu zituzten, bi euskarazko atalean eta beste bi gaztelerazkoan. Ereintza elkarteak antolat...
Supermerkatua abuztutik itxita egon arren, Sabecoko langileek ez dute euren egoera ahazterik nahi. Hala, Gabonetan ere protestak egingo dituzte gogorarazteko lau hilabete daramatzatela enplegua eteteko espedientearen baitan. Bihar, festa eta aldarrikapena batuko dituen ekimena egingo dute langileek. Goizeko hamaiketan bilduko dira Herriko Enparantzan. Handik kalejiran irtengo dira Niessen merkataritza zentro aldera trikitiaren doinuarekin. Merkataritza zentroan daudenean Sabecoko langileek jaiotza osatuko dute, eta modu horretara, Olentzerori jasaten ari diren egoeraren berri emango diote. Pasa den abuztutik daude lana erregulatzeko espedientearen baitan Sabecoko langile guztiak. Sabeco bera eta Murias Center 4 enpresaren baitako ika-mika judizialaren eraginez, lokala alokatzeko kontratua hautsi zuten bi aldeek eta azkenean ateak ixtea erabaki zuen enpresak. Orduz geroztik, Sabecok bete zuen lokala hutsik dago, eta ELAk salatu du ez duela ulertzen erreferente izan den lokal batek, erdialdean dagoenak, eta saltokiz, jatetxez, ileapandegiz, zinemez inguratuta dagoenak nolatan jarraitzen duten hutsik. “Gipuzkoa osoan ez dago kasu bakar bat ere tamaina ertaineko supermerkatu batek porrot egin duenik”. Hala, Errenteriako Udala bera Murias Center 4ko Administrazio Kontseiluko bazkide dela gogorarazi du ELAk. Lokalaren hutsunea gainontzeko saltokietara ere barreiatzen dela salatu dute ELAtik, “motor komertziala falta zaienez, eurak ere supermerkatuaren falta pairatzen ari dira”. “Eginkizun aktiboagoa” Zentzu horretan, Errenteriako Udalak eginkizun aktiboagoa izan [...]
Bilduma aldizkariaren 23. alea aurkeztu dute gaur. Ale berrian herriarekin lotutako lau lan aurkituko dituzte irakurleek: Josean Ruiz de Azuaren Regoyos y Errenteria, Ainhoa Rodriguez Lopezen La técnica pictórica en relieve del brocado aplicado en e...
Urdanibia plazak jasoko du aurrenekoz Olentzero eta gabon kanten jaialdia, Irungo udalak abenduaren 24ean antolatzen duena. Guztira hamaika taldek hartuko dute parte, bost 16 urtetik beherakoen mailan, eta beste sei helduen kategorian. Olentzero eta ga...
Pin, Pan, Pun izenaz bataiatu dute aurten Ficoba erakustazokan hilaren 27tik urtarrilaren 4ra bitarte irekiko duten gabonetako haur parkea. 5000 metro koadroko azalera hartuko ditu. Erakustazokako hiru pabilioeietan banaturik, jolaserako, hezkuntzazko ...
Gipuzkoako Foru Aldundiak argi berdea eman dio Gipuzkoako Ondare Higigarrien Gordailu zentroa higigarriz hornitzeko espedienteari. Horrenbestez, 2 milioi euro inbertituko ditu Kultura eta Euskara departamentuak Auzolan kalean egiten ari diren eraikineko altzarietan. Gordailuren helburua lurraldeko ondare higigarriaren kudeaketa integrala da, titularitate desberdinetako bildumak in situ gordez. 2011an ekipatu eta prestatu Gauzak ondo, hurrengo udaberrian amaituko dute eraikina, eta 2011 urtean zehar ekipatu, prestatu, eta bildumak dauden tokitik bertaratuko dituzte. Zentroak bilduma garrantzitsu bat izango du Foru Aldundiaren jabetzako eta zaintzako piezekin (funtsa eta bilduma historikoak, Arte Ederretakoak eta etnografikoak), Donostiako Udalaren piezekin (San Telmo museoko funtsak), beste batzuen bildumekin (baldin eta titularrekin lankidetza hitzarmena sinatzen bada; Kutxarekin, adibidez) eta Gipuzkoako biltegi arkeologiko eta paleontologikoarekin. Guztira, 55.000 pieza baino gehiago bilduko dira, mota eta formatu guztietakoak, material arkeologikoa zenbatu gabe.
Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) nondik norakoak eman zituzten pasa den astelehenean Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko talde ekologistek. Bertan PTParen kontrako jarrera plazaratu eta planaren kontra egingo dituzten ekimenen berri eman zuten. ...
Azken urteetan bezala, aurten ere Xanisteban Eguna antolatu dute Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Kataxulo Gaztetxiak. Igandean. Hala, bazkaria eta antzerkia prestatu dituzte, batetik. Bestetik, Banakako Pala Txapelketako finalak ere igandean joka...
Gaur egin zaio bisita ofiziala E Plana-ren diru laguntzari esker udalak egokitu duen Gazteluzahar ibilbideko zatiari, Blaiako kanposantuko biribilgunetik Bienabe Artia kaleko bidegurutzeraino doana. EAJ-PNV udal taldeak gogor kritikatu du ibilbidea «bere osotasunean» egokitu ez izana. 2006. urteko «konpromisoa» ez betetzea leporatu diote jeltzaleek PSE-ri. Udal gobernuak antolatutako bisitaren harira, «errepidea zabaltzeko obrak bere osotasunean ez gauzatu izana eta oraindik bide zati bat baldintza ezegokietan egotea» deitoratu du EAJ-PNV udal taldeak. Errepidea Bienabe Artia kaleraino soilik egokitu dutelako eta «hortik aurrera bideak oso estu izaten jarraitzen» duelako kexu ageri dira jeltzaleak. «Hirigintzako ordezkariak berak 2006an ziurtatu zuen obra egingo zela», eta horretarako 2007an diru partida bat bideratu zela gaineratu dute. Gainera, jeltzaleen babaseri esker udal gobernuak onarturiko 2008ko aurrekontuetan desjabetze kudeaketei hasiera emateko diru partida bat eta, 2009an Gazteluzahar bidearen zabalkuntza bere osotasunean egiteko «konpromisoa» zegoela gogoratu du. «Gainerako konpromisoak bezala, hau ere ez» zela gauzatu, hori leporatu dio Irungo EAJ-k udal gobernuari. Segurtasuna bermatzea ‘E Plana’-ren diru laguntza baliatu zuen azkenik udalak Gazteluzahar ibilbidearen errepidezati bat konpontzeko -398.539 euroko aurrekontuarekin-, baina «kopuru hau ez zen obra osoa garatzeko nahikoa izan». Finantziazio aukera hori ez probestea eta bidea «erdi-amaituta» uztea kritikatu dute jeltzaleek. Inguru hartatik ibiltzen diren ibilgailuen segurtasuna bermatzeko [...]
Letxunborro etorbideko Cafe Irunek eguberrietako pop-rock jaialdia antolatu du larunbatean. Edicion limitada eta The Olly’s taldeak arituko dira 22:00etatik aurrera (ateak 21:30ean irekiko dituzte). Antolatzaileek ezustekoak izango direla ziurtatu du...
Menchu Gal margolariari eskaini dio aurten Irungo udalak heldu den urteko egutegia. Jose Antonio Santano alkateak Kutxako arduradunei eskerrak eman nahi izan dizkie, almanaka argitaratzen laguntzeagatik. Guztira, 11.000 ale banatuko dira, Herritarra At...
Hilaren 24 (etzi) eta 31 gaueko hondakin bilketa zerbitzuen ordutegiak aldatu egingo dituzte, Eguberri bezpera eta Urte Zahar gaua direlako. Udaletik jakinarazi dutenez, 22:00etan hasi beharrean hondakinak biltzen, hurrengo goizeko (abenduak 25 eta urt...