Etzi eta hilaren 31n, hondakin bilketako ordutegi berezia
Hilaren 24 (etzi) eta 31 gaueko hondakin bilketa zerbitzuen ordutegiak aldatu egingo dituzte, Eguberri bezpera eta Urte Zahar gaua direlako. Udaletik jakinarazi dutenez, 22:00etan hasi beharrean hondakinak biltzen, hurrengo goizeko (abenduak 25 eta urt...
Hilaren 24 (etzi) eta 31 gaueko hondakin bilketa zerbitzuen ordutegiak aldatu egingo dituzte, Eguberri bezpera eta Urte Zahar gaua direlako. Udaletik jakinarazi dutenez, 22:00etan hasi beharrean hondakinak biltzen, hurrengo goizeko (abenduak 25 eta urtarrilak 1) 06:30ean hasiko da bilketa.
Hori dela eta, herritarrek hilaren 24ean eta 31n hondakin organikoen kuboa 22:00etarako atera beharrean, beranduago ere atera ahal izango dute.