Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gazteluzahar ibilbidea «osotasunean» ez konpontzea kritikatu dute jeltzaleek

Irun
EkonomiaPolitika

Gaur egin zaio bisita ofiziala E Plana-ren diru laguntzari esker udalak egokitu duen Gazteluzahar ibilbideko zatiari, Blaiako kanposantuko biribilgunetik Bienabe Artia kaleko bidegurutzeraino doana. EAJ-PNV udal taldeak gogor kritikatu du ibilbidea «bere osotasunean» egokitu ez izana. 2006. urteko «konpromisoa» ez betetzea leporatu diote jeltzaleek PSE-ri. Udal gobernuak antolatutako  bisitaren harira, «errepidea zabaltzeko obrak bere osotasunean ez gauzatu izana eta oraindik bide zati bat baldintza ezegokietan egotea» deitoratu du EAJ-PNV udal taldeak. Errepidea Bienabe Artia kaleraino soilik egokitu dutelako eta «hortik aurrera bideak oso estu izaten jarraitzen» duelako kexu ageri dira jeltzaleak. «Hirigintzako ordezkariak berak 2006an ziurtatu zuen obra egingo zela», eta horretarako 2007an diru partida bat bideratu zela gaineratu dute. Gainera, jeltzaleen babaseri esker udal gobernuak onarturiko 2008ko aurrekontuetan desjabetze kudeaketei hasiera emateko diru partida bat eta, 2009an Gazteluzahar bidearen zabalkuntza bere osotasunean egiteko «konpromisoa» zegoela gogoratu du. «Gainerako konpromisoak bezala, hau ere ez» zela gauzatu, hori leporatu dio Irungo EAJ-k udal gobernuari. Segurtasuna bermatzea ‘E Plana’-ren diru laguntza baliatu zuen azkenik udalak Gazteluzahar ibilbidearen errepidezati bat konpontzeko -398.539 euroko aurrekontuarekin-, baina «kopuru hau ez zen obra osoa garatzeko nahikoa izan». Finantziazio aukera hori ez probestea eta bidea «erdi-amaituta» uztea kritikatu dute jeltzaleek. Inguru hartatik ibiltzen diren ibilgailuen segurtasuna bermatzeko [...]

2010/12/22
admin
Gazteluzahar ibilbidea

Goizeko bisitan izan dira Santano alkatea eta Miguel Angel Paez obretako arduraduna

Gaur egin zaio bisita ofiziala E Plana-ren diru laguntzari esker udalak egokitu duen Gazteluzahar ibilbideko zatiari, Blaiako kanposantuko biribilgunetik Bienabe Artia kaleko bidegurutzeraino doana. EAJ-PNV udal taldeak gogor kritikatu du ibilbidea «bere osotasunean» egokitu ez izana. 2006. urteko «konpromisoa» ez betetzea leporatu diote jeltzaleek PSE-ri. Udal gobernuak antolatutako  bisitaren harira, «errepidea zabaltzeko obrak bere osotasunean ez gauzatu izana eta oraindik bide zati bat baldintza ezegokietan egotea» deitoratu du EAJ-PNV udal taldeak. Errepidea Bienabe Artia kaleraino soilik egokitu dutelako eta «hortik aurrera bideak oso estu izaten jarraitzen» duelako kexu ageri dira jeltzaleak. «Hirigintzako ordezkariak berak 2006an ziurtatu zuen obra egingo zela», eta horretarako 2007an diru partida bat bideratu zela gaineratu dute.
Gainera, jeltzaleen babaseri esker udal gobernuak onarturiko 2008ko aurrekontuetan desjabetze kudeaketei hasiera emateko diru partida bat eta, 2009an Gazteluzahar bidearen zabalkuntza bere osotasunean egiteko «konpromisoa» zegoela gogoratu du. «Gainerako konpromisoak bezala, hau ere ez» zela gauzatu, hori leporatu dio Irungo EAJ-k udal gobernuari.
Segurtasuna bermatzea
‘E Plana’-ren diru laguntza baliatu zuen azkenik udalak Gazteluzahar ibilbidearen errepidezati bat konpontzeko -398.539 euroko aurrekontuarekin-, baina «kopuru hau ez zen obra osoa garatzeko nahikoa izan». Finantziazio aukera hori ez probestea eta bidea «erdi-amaituta» uztea kritikatu dute jeltzaleek.
Inguru hartatik ibiltzen diren ibilgailuen segurtasuna bermatzeko eskatzen diote azkenik jeltzaleek udal gobernuari, eta «bidea bere osotasunean» egokitu dezala exijitzen diote.
Aurtengo martxoan hartu zuen udalak Gazteluzahar ibilbideko zati bat konpontzeko erabakia. Errepidea bikoizteaz gain, gaurdaino existitzen ez zen espaloia eraiki dute ere -ezker aldean, Pausurako norabidean-. Horren helburua da Behobia auzotik kanposanturako bidea erreztea eta Gaztelu Zahar ikastetxera sarbidea hobetzea du helburu. Euri uretako hoditeria ere berritu dute, baita edateko urarentzako hodi berria ere. Bidea argitzeko kontsumo baxuko argiak jarri dituzte.  Gainera, Iparragirre kaleko 22. zenbakira sartzeko arranpa egokitu du ere obren ardura izan duen Kanpezo enpresak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.