
Beti Bizkor erretiratuen elkarteak aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu asteburuan. Guztira, 43 izan dira omendutako bazkideak. Horretarako, hainbat ekitaldiz osatutako eguna prestatu zuten. Omendutakoen aldeko mezarekin hasi zuten eguna ...

Kataluniako Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) alderdiak lau eserleku eskuratu ditu, eta horietako bat Toni Strubellek (Errenteria-Oreretan bizi da) lortu du. Strubellekin batera, Joan Laporta, Alfonso Lope...

Badakizkigu Bertsolari Gazteen XX. Xenpelar Sarien finalean ariko diren lau bertsolariren izenak: Alaia Martin, Aitzol Barandiaran, Agin Rezola eta Julio Soto. Ostiralean eta larunbatean jokatutako kanporaketetan lortu zuten finalerako txartela lauek. Oraindik ere beste bi bertsolarik daukate aukera finalean sartzeko, eta ostiralean (abenduak 3) jakingo da nortzuk diren. Ostiraleko lehen kanporaketan bertso saio txukuna egin zuten, baina guztien artean Martin nagusitu zen. Bigarren geratu zen Barandiaran. Larunbateko bigarren kanporaketan, aldiz, Rezola nagusitu zen, Sotoren aurretik. Jendearen interesa ere piztu zuten bertso saioek 40 lagun inguru joan baitziren. Ostiral honetako saioan (Xenpelar Etxean, 19:30ean) ere jendeak erantzun bera ematea nahi dute antolatzaileek. Bertan, Jone Uria; Odei Barroso; Arrate Illaro; Haritz Casabal; Manu Goiogana eta Asier Azpiroz izango dira protagonistak. Final handia abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Lehenengo kanporaketa Alaia Martin. 226 puntu. Aitzol Barandiaran. 218,5 puntu. Unai Gaztelumendi. 217 puntu. Oier Aizpurua. 209,5 puntu. Iñaki Aleman. 207,5 puntu. Ekhi Erremundegi. 195,5 puntu. Bigarren kanporaketa Agin Rezola. 229 puntu. Julio Soto. 225 puntu. Ane Labaka. 224 puntu. Patxi Iriart. 207,5 puntu. Saioa Alkaiza. 201 puntu. Izar Mendiguren. 192,5 puntu. Hirugarren kanporaketa (Xenpelar Etxean, 19:30ean) Jone Uria. Odei Barroso. Arrate Illaro. Haritz Casabal. Manu Goiogana. Asier Azpiroz Aitor Albistur garaile, [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00ean: Hiru kortxea. 16:00etan: Xixongo El Molinon futbol zelaitik, Sporting-Reala partidaren zuzeneko kontakizuna, Alioxia Rodriguezen eta Urtzi Argibayren eskutik.

19:00etan abiatu da Donibanen XXX. Euskadiko Gipuzkoar Erako Txapelketa. Alkarkidek antolatuta, punta-puntako zortzi dantzari irtengo dira oholtzara, txapela eta gerrikoa jantzi eta jokoan den Tomas Muruaren eskultura etxera eraman asmoz. Kiroldegiko h...

Gazte antxotarrek jai eguna dute gaur. Eguerdian bildu dira eta poteo egin dute. Gaztetxera joan dira ondoren eta babarrunak jan dituzte beraiek propio prestatuta. Orain, bazkalostean txiste desafioa egitekotan ziren, baita mus txapelketa ere. 18:00etatik 23:00etara berriz, gaztetxeko taberna zabalduko dute.

Goizeko hamarraz geroztik inauterien gaineko jardunaldiak egiten ari dira Herri Musikaren Txokoan. Gaian adituek hitzaldiak emango dituzte goizean eta 14:00etan bazkaria egingo dute. 15:30ean mahai ingurua egingo dute. Hauek guztiak Herri Musikaren Txo...

Oiartzungo Eusko Alkartasunak Martin Beramendi auzitegietara joan dadin gonbidatu du, “beharrezkoa ikusten badu”. EAk “justiziarekin elkarlanean” ariko dela esan du, “alkate ohiak ustez egin dituen irregulartasunak argitze...

Oiartzungo Eusko Alkartasunak Martin Beramendi auzitegietara joan dadin gonbidatu du, “beharrezkoa ikusten badu”. EAk “justiziarekin elkarlanean” ariko dela esan du, “alkate ohiak ustez egin dituen irregulartasunak argitze...

Aloña Mendiri 1-4 gailendu zaio Oiartzun, Ohorezko Erregional Mailan. Galtzen hasi ziren oiartzuarrak, baina berehala lortu zuten berdinketa eta, ondoren, beste hiru gol sartu zituzten. Beñat Boadak, Endika Fernandezek eta Ioritz Azpirozek (bi) sartu...

Gaur goizaldean gizon bat zauritu da, gidatzen ari zen kamioia errepidetik atera ondoren. Istripua 04:00etan izan da, Lezoko saihesbidean. Izotz plaka batekin irrist egin du kamioiak eta artaziarena egin du. Bi auto kolpatu ditu kamioiak eta errepidear...

IzenburuaLezoko musika eskolakoen emanaldia Exekuzio-ordua1:10 Ikuspegiak48 IzenburuaPB200069 Exekuzio-ordua0:23 Ikuspegiak40 IzenburuaIMG 0057 Exekuzio-ordua0:39 Ikuspegiak296 IzenburuaIMG 0047 Exekuzio-ordua0:49 Ikuspegiak8 IzenburuaQik - Mobile video by Oarsoaldeko Hitza Exekuzio-ordua0:22 Ikuspegiak2 IzenburuaMVI_6191.AVI Exekuzio-ordua4:37 Ikuspegiak2 IzenburuaMVI_5945.AVI Exekuzio-ordua0:34 Ikuspegiak193 Izenburuawithorwithoutyou Exekuzio-ordua1:37 Ikuspegiak29 IzenburuaKUKAI DANTZA KONPAINIA, DANTZA HIRIAN-EN Exekuzio-ordua0:44 Ikuspegiak40 IzenburuaP9180238 Exekuzio-ordua1:10 Ikuspegiak7 IzenburuaArantza Tapia Trintxerpen Exekuzio-ordua0:25 Ikuspegiak33 IzenburuaKontxako Banderaren bigarren jardunaldia Exekuzio-ordua0:19 Ikuspegiak61 IzenburuaKantu jira Errenteria-Oreretan Exekuzio-ordua0:52 Ikuspegiak19 IzenburuaHITZAADARRAK Exekuzio-ordua0:44 Ikuspegiak18 IzenburuaHITZAKANOIA Exekuzio-ordua0:22 Ikuspegiak16 Aurrekoa12345... 1920Hurrengoa jQuery(document).ready(function(){ TubePress.centerThumbs("#tubepress_gallery_1726144242"); });

Iker Larunbe lortutako garaipenarekin, Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren sari nagusia Atarrabiara doa aurten ere, eta honenbestez, Tomas Muruaren garaikurra udaletxe horretan geratuko da datorren urtera arte. Trofeo bat behin betirako udaletxe batean geratzeko, dantzari berak hiru urtez jarraian edota bost urte txandaka irabazi behar du lehiaketa. Ikerrek honekin bigarrena lortu du.

Bihar (hilak 28), Alkarkidek gonbidatuta, Zapatatxo Alaien (Les Joyeux Petits Souliers) izeneko taldearen dantza emanaldia izango da Donibaneko kiroldegian. Ukrainako umezurtz etxeentzako bideratzen dute emanaldietan lortutako dirua. Biharko emanaldia ...

Errenteria-Orereta Bizirik plataformaren eskutik, hiri hondakinak biltzeko sistemen gaineko hitzaldia egingo dute abenduaren 2an. Mikel Izagirre Urnietako alkateak eta Ricardo Ortega San Markos Mankomunitateko lehendakari ohiak hartuko dute parte. Ekit...