Tomas Garbizu Musika Eskolako Sutargi abesbatzak errezitaldia eskainiko du etzi arratsaldean Azkoitiko parrokian. Emankizuna 17:30ean hasiko da eta Xanti Espinak zuzenduko du abesbatza. Patxi Intxaurradieta izango da pianoan eta txistularia, berriz, Es...
Euskara Eskolatik Kalera egitasmoaren baitan, Orratx Ttiki antzerki taldeak, Azkeneko basoa bere azken lana eskainiko du bihar, 17:30etik aurrera Errenteria Hiria Kulturgunean. Antzerkia ikusteko sarrerak euro bat balio du eta bihar horiek erosteko auk...
Hamargarren urteurrena bete duen urtean, ibilbide berria hasi du Oiartzun Irratiak. Eta ibilbide berri horri ekiteko, Oarso Bidasoko Hitza-rekin egin duen lankidetza hitzarmenaz gain, webgune, logo eta lankide berriak ditu. Webgunea datozen egunetan jarriko dute martxan: oiartzunirratia.org izango da helbidea (orain arteko helbide bera, baina itxura berrituarekin). Danel Ibañez izan da webgunea egitearen arduraduna. Logoa ere berria du Oiartzun Irratiak. Uda baino lehen egindako lehiaketan aukeratu zuten bertako kideek. Udane Ansak egin du eta puzzlea irudikatzen du. Puzzlearen piezak kolore ezberdinetakoak dira, baina bat datoz. «Irratiaren izaerarekin bat dator logoa; hainbat eta hainbat pertsona pasatu eta pasatzen dira hemendik, guztiak ezberdinak, baina guztiak elkarrekin lan egiteko gaitasuna dutenak», nabarmendu dute Oiartzun Irratiko kideek. Azkenik, lankide berria ere badute: Edurne Larrañaga. Azaroan hasi zen bertan lanean eta luzaroan bertan jarraitzea espero du, bai berak eta baita lankideek ere. Egun, guztira lau pertsona ari dira Oiartzun Irratian lanean. Hiru dira esatariak: Urtzi Argibay, Oinatz Aizpuru eta Edurne Larrañaga bera. Laugarrena, komertzial lanetan jardutena dena, Vanessa Ziaurritz da.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da gaur, eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean. Errenteria-Oreretan 19:00etan bilduko dira indarkeria matxistaren kontra protesta egiteko. Trintxerpen, berriz, ordu erdi berandu...
Kode Etikoa dekalogo gisa planteatuta dago. Hona hemen ideia nagusiak: Kontratazio administratiboaren legea zorrotz betetzea. Organo ezberdinen eskumenak errespetatzea eta legez aurreikusitako prozedurei arreta jartzea. Idazkaritzan egindako kontrataziorako protokoloa betetzea. Ezin izango dira Udaleko espediente originalak hartu eta eraman (Udaletik atera). Espediente guztiak eskuragarri izango dituzte hautetsiek. Nahi adina kopia atera ahalko dira, baina originalak Udal gordailuan egongo dira. Alkateak ordezkaritzarako eta protokolorako gastu partida propioa izango du. Gastuak soilik Udalarekin zerikusi zuzena dutenak izango dira. Partida arduraz eta proportzionaltasunez kudeatuko du alkateak. Onartezinak dira luxuzkoak kontsidera daitezkeen gastu guztiak. Alkateak hilero ordezkaritza eta protokolo gastuen berri emango du Ogasun Batzordean. Beharrezko frogagiriak eta bestelakoak aurkeztuko ditu. Zinegotziek karguaren egikaritzan izandako gastuak kobratu ahal izango dituzte. Horretarako beharrezkoa izango da kontu-hartzailearen aurrean frogagiriak eta bestelakoak aurkeztea. Gastu horiek Ogasun Batzordetik hilean behin pasatuko dira. Hilabeteko ohiko udalbatzarrean hilabetean zehar alkateak eta zinegotziek izandako gastuen berri emango dute. Alkateak ordezkaritza eta protokolo gastuetarako Visa txartel bat edukiko du. Txartel hori kasu jakin batzuetara bideratuta egongo da (udalerritik kanpoko bidaiak, autoritateekin bilerak edo ekitaldiak daudenean…). Txartelaren kontrola kontu-hartzaileak egingo du. Alkateak berari eskatu beharko dio, behar duenean. Ondoren adierazten den filosofiaren arabera jardungo dute alkateak eta zinegotziek: agindutako funtzioak eskumenen arabera betetzea; [...]
Gehiegikeriarik berriro ez gertatzeko eta herritarren diru publikoa behar bezala kudeatzeko sortu dute. Alkatetzako gastuen berri eman beharko dute alkateek eta zinegotziek.
Beste urte batez, Pasaiako gaztetxoek txotxongiloen emanaldiez gozatu ahal izango dute datorren astean. Astelehenean hasi eta abenduaren 3ra bitarte Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia izango da, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Tolosa...
Urte asko pasatu dira Barricadak Pasaian jo zuen azken alditik, baina talde iruindarraren zaleek aurki izango dute Barricada zuzenean entzuteko aukera. Bixi-Bixi Elkarteak antolatuta, kontzertua joko du Barricadak abenduaren 11n Donibaneko kiroldegian....
Ttak-ek jolas dinamikoak prestatu ditu etziko (larunbaterako) Kale Ekintzarako, LH 1. eta 6. maila arteko haurrentzat. Elizalde ikastetxeko pilotalekuan izango da saioa, 16:30etik 18:30era.
GI-636 errepidean auto ilarak izan dira gaur goizean, Irungo norabidean, turismo batek istripua eduki duelako bidetik atera ostean. Istripuaren eraginez, erregaia galdu du, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Goizeko zortziak eta erdietan izan da ist...
Lezon bizi den Iñaki Beobidek (Zumaia, 1934) lehenengo Antzerkizale Saria jasoko du etzi arratsaldean Villabonan. Sari hori estrainekoz antolatu du Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak (EHAZE). Pasa den mendeko 60ko hamarkadan Jarrai antzerki taldean...
Santa Zezilia zikloaren harira, kontzertua egingo dute bihar, 20:30ean, Fatimako Andra Mariren parrokian Udal Musika Bandak eta Andra Mari Abesbatzak. Biharko kontzertuak bi zati izango ditu. Alde batetik, Carlos Rodriguez Albisturren zuzendaritzapea...
Donostialdeko Zatikako Plana (PTP) pil-pilean dagoen gaia da eskualdean. Eusko Jaurlaritzak datorren hilabetean onartu nahi du plan hori. Hainbat eragilek plan horren kontrako jarrera adierazi dute, tartean Eguzki talde ekologistak. Eguzkik plan hori gaitzetsi du, “garapen jasangaitzaren ereduaren adierazpen bat gehiago besterik ez delako”. Eredu hori egitasmo zehatzetan oinarritzen dela adierazi dute talde ekologistakoek, “Pasaiako kanpo kaia eta Abiadura Handiko Trena bezalako proiektuetan. Kosta ala kosta ezarri nahi dituzte egitasmo horiek, eskatzen ez dituzten herritarren lepotik”. Zatikako Planak ezer antolatzen ez duela zehaztu du Eguzkik, “baizik eta beste hainbatek hartu dituzten erabakiei zilegitasuna ematen die”. Horrela, salatu dute bai kanpo kaia bai AHT-k baldintzatzen dutela plan hori: “Lezo-Gaintxurizketako korridorean egin nahi duten egitasmo bakarra plataforma logistikoa izango da. Plataforma hori kanpo kaiarentzako eta AHT-rentzako izango da, nahiz eta trena bidaiarientzako bakarrik izango den”. Beste adibide batzuk gehiago jarri dituzte, Zubietako espetxea eta errauste planta kasu. Gainera, Urumea ibaiaren ibarrean egin nahi dituzten 20.000 etxebizitzak gaitzetsi dituzte, “horrek Astigarraga, Donostia eta Hernani guztiz itxuraldatuko lituzke, hirigune bakarra sortuz”. Errepide gehiago “Eta nola ez, planak errepide gehiago iragarri ditu. Eneko Goia gaiko ahaldunak esan zuen Bigarren Gerrikoarekin errepide sarea bukatuta gelditu zela (bera baino lehen egon zirenek ere horrelakoak esan zituzten), baina [...]
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak (OIKE) gogor eta gogotsu hasi du aurtengo denboraldi berria. Jardunaldi bakarra egin dute oraingoz, baina igerilariek emaitza bikainak eskuratu dituzte. Joan den astean Getxon egindako proban, Amaia Caballero igeril...
Abaraxkako haurrek plastilinarekin eskulanak egingo dituzte, 16:30etik 19:30era.
Aurretik gertutakoak ikusita erabaki du Udalak Kode Etikoa egitea. Udalean gertatzen dena kontrolatzeko funtzionamendu molde bat ezartzea da asmoa. Udalak gardena izan behar duela uste dute Etxeberriak eta Viñasek
Saskilagunak taldeak Beiztinberriren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia, etzidamu (igandean), 12:00etan, Elorsoro kiroldegian.
The Stiffs taldeak joko du gaur Mogambon, 21:00etatik aurrera. Beste bi talde izango dituzte lagun: Los Steaks eta Screamin’ Targets. Sarrerak 10 euro balio du.
Elkarrekin jostatzen ekimenaren baitan bihar 6eta 8 urte arteko haurrentzako jolasak izango dira lau barrutietako udal liburutegietan. 11:00etatik 12:00etara izango dira jolasak, Pasaiako Udalak antolatuta eta Urtxintxako hezitzaileak kudeatuta. Larunb...
Gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Lezo airetik (1959-1970) liburua aurkeztuko dute Kultura Aretoan. Paisajes Españoles enpresaren irudiek eta Lander Zurutuza lezoarraren testuek osatzen dute liburua. Aurkezpenean Zurutuza bera eta Haritz Salaber...