GI-636 errepidean ez dago jada arazorik
GI-636 errepidean auto ilarak izan dira gaur goizean, Irungo norabidean, turismo batek istripua eduki duelako bidetik atera ostean. Istripuaren eraginez, erregaia galdu du, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Goizeko zortziak eta erdietan izan da ist...
GI-636 errepidean auto ilarak izan dira gaur goizean, Irungo norabidean, turismo batek istripua eduki duelako bidetik atera ostean. Istripuaren eraginez, erregaia galdu du, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko zortziak eta erdietan izan da istripua, eta ez da zauriturik egon. Hala eta guztiz ere, bidea itxita egon da Irungo norabidean. Ondorioz, trafikoa Beraungo biribilgunera desbideratu dute.