Txotxongiloek bizia hartuko dute datorren astean San Pedroko Udal Aretoan
Beste urte batez, Pasaiako gaztetxoek txotxongiloen emanaldiez gozatu ahal izango dute datorren astean. Astelehenean hasi eta abenduaren 3ra bitarte Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia izango da, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Tolosa...
Beste urte batez, Pasaiako gaztetxoek txotxongiloen emanaldiez gozatu ahal izango dute datorren astean. Astelehenean hasi eta abenduaren 3ra bitarte Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia izango da, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin antolatuta.
Aurten munduko lau txokoetako konpainiek parte hartuko dute: Suitzako batek, Sevillako batek, Kubako batek eta Bartzelonako bik.
Emanaldietara udalerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak joango dira, guztira 400 gaztetxo inguru.
Ikuskizun guztiak San Pedroko Udal Aretoan emango dituzte, 10:45ean hasita.
Egitarauaren berri jakiteko, jo webgune honetara.