Webgune, logo eta lankide berriak Oiartzun Irratian
Hamargarren urteurrena bete duen urtean, ibilbide berria hasi du Oiartzun Irratiak. Eta ibilbide berri horri ekiteko, Oarso Bidasoko Hitza-rekin egin duen lankidetza hitzarmenaz gain, webgune, logo eta lankide berriak ditu. Webgunea datozen egunetan jarriko dute martxan: oiartzunirratia.org izango da helbidea (orain arteko helbide bera, baina itxura berrituarekin). Danel Ibañez izan da webgunea egitearen arduraduna. Logoa ere berria du Oiartzun Irratiak. Uda baino lehen egindako lehiaketan aukeratu zuten bertako kideek. Udane Ansak egin du eta puzzlea irudikatzen du. Puzzlearen piezak kolore ezberdinetakoak dira, baina bat datoz. «Irratiaren izaerarekin bat dator logoa; hainbat eta hainbat pertsona pasatu eta pasatzen dira hemendik, guztiak ezberdinak, baina guztiak elkarrekin lan egiteko gaitasuna dutenak», nabarmendu dute Oiartzun Irratiko kideek. Azkenik, lankide berria ere badute: Edurne Larrañaga. Azaroan hasi zen bertan lanean eta luzaroan bertan jarraitzea espero du, bai berak eta baita lankideek ere. Egun, guztira lau pertsona ari dira Oiartzun Irratian lanean. Hiru dira esatariak: Urtzi Argibay, Oinatz Aizpuru eta Edurne Larrañaga bera. Laugarrena, komertzial lanetan jardutena dena, Vanessa Ziaurritz da.
Hamargarren urteurrena bete duen urtean, ibilbide berria hasi du Oiartzun Irratiak. Eta ibilbide berri horri ekiteko, Oarso Bidasoko Hitza-rekin egin duen lankidetza hitzarmenaz gain, webgune, logo eta lankide berriak ditu.
Webgunea datozen egunetan jarriko dute martxan: oiartzunirratia.org izango da helbidea (orain arteko helbide bera, baina itxura berrituarekin). Danel Ibañez izan da webgunea egitearen arduraduna.
Logoa ere berria du Oiartzun Irratiak. Uda baino lehen egindako lehiaketan aukeratu zuten bertako kideek. Udane Ansak egin du eta puzzlea irudikatzen du. Puzzlearen piezak kolore ezberdinetakoak dira, baina bat datoz. «Irratiaren izaerarekin bat dator logoa; hainbat eta hainbat pertsona pasatu eta pasatzen dira hemendik, guztiak ezberdinak, baina guztiak elkarrekin lan egiteko gaitasuna dutenak», nabarmendu dute Oiartzun Irratiko kideek.
Azkenik, lankide berria ere badute: Edurne Larrañaga. Azaroan hasi zen bertan lanean eta luzaroan bertan jarraitzea espero du, bai berak eta baita lankideek ere.
Egun, guztira lau pertsona ari dira Oiartzun Irratian lanean. Hiru dira esatariak: Urtzi Argibay, Oinatz Aizpuru eta Edurne Larrañaga bera. Laugarrena, komertzial lanetan jardutena dena, Vanessa Ziaurritz da.