Azaroaren 25a dela eta ekitaldi ugari eskualdean

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da gaur, eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean. Errenteria-Oreretan 19:00etan  bilduko dira indarkeria matxistaren kontra protesta egiteko. Trintxerpen, berriz, ordu erdi berandu...

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da gaur, eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean. Errenteria-Oreretan 19:00etan  bilduko dira indarkeria matxistaren kontra protesta egiteko. Trintxerpen, berriz, ordu erdi beranduago, eta Oiartzunen, berriz, 20:00etan.

Horrez gain, ekitaldi gehiago ere izango dira:

Errenteria-Orereta

19:00etan. Herriko emakume taldeek antolatuta elkarretaratzea antolatu duten Niessen merkataritza zentroan.

19:45ean. Itzatu Olibeteko emakume taldeek kideek antzerkia eskainiko dute Errenteria Hiria Kulturgunean. Sauna deluxe izango da taularatuko duten antzezlana, eta Ana Mirandak zuzenduko du.

Oiartzun

20:00etan. Emakumeen Kontrako Indarkerian Aurkako Naziorteko Egunaren baitan elkarretaratzea deitu dute Doneztebe plazan.

Pasaia

17:30ean. Trintxerpeko alkateordetzan, ikus-entzunezkoen laguntzaz hausnartzeko saioa.

19:30ean. Trintxerpeko Azokan, elkarretaratzea.

19:30ean. Elkarretaratzea Antxoko Gure Zumardian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.