Batzar informatiboa egingo dute, Jaizkibel Bizirik-ek antolatuta, Donibane kaleko Kultura Aretoan. Beste hainbat tokitan bezala, Lezon ere mugitzen ari dira Donostialdeko Zatikako Planaz (PTP) eztabaidatzeko. Etziko bilera 19:30ean hasiko da.
Asteburu honetan Antzinen (Nafarroa) bikejoring proba jokatu dute. Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko ordezkaritza ere han izan da. Gainera, postu ona lortu dute. Horrela, Iban Angulo lezoarra bigarren izan da Antzinen jokatu zuten proba horretan. Bi eta...
Herriko ia pilota talde guztiek irabazi egin dute asteburuan. Honakoak izan dira emaitzak Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketan: Larruzko paletan, nagusien bigarren mailan Landare 2 35 (Juanma Garcia-Ruben Pichel) – Altzatarra 3 9 Real Sociedad 3...
Elkarrekin Jostatzen izenarekin, Pasaiako Udalak eta Urtxintxa eskolak 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako egitasmoa jarriko dute martxan larunbatetik aurrera. Jolasa ardatz hartuta, hainbat balore landu nahi dituzte txikiekin. Besteak beste, talde...
Santa Zezilia Eguna (musikarien eguna) gerturatzen ari da, eta egun horren harira, egiten diren ekintzak datozen egunotan hasiko dira. Etzi, esaterako, Musikalean 2010en txanda izango da, eta Errenteria Musikal ere hantxe izango da. Ekimen horretan Eus...
Allerru-Algeposak denboraldiko bigarren garaipena lortu du asteburu honetan. Nolako garaipena, gainera: 0-8 irabazi zuten lezoarrek. Santanderren jokatu zuten Javi Mirandaren mutilek, Muriedas Urrutia taldearen aurka. Lezoarrak bezala, sailkapenaren be...
Sorogainen hasiko dute zeharkaldia igandean Jaizkibel Mendizale Taldearekin mendira irtengo direnek. 'Mugarrien Ibilbidea'-ren baitako bederatzigarren eta azken etapa izango da.
Larunbatean Touringek Kostkas Miren-Bihotza talde donostiarraren kontra lortutako hiru puntuekin (3-0) sailkapenaren goialdean kokatu da, laugarren tokian. Beti Onak, ordea, beste behin galdu egin zuen, azken jardunaldian, hain zuzen, Behobiaren kontra...
“Ate asko itxi dizkigute. Kontua ez doa ez aurrera eta ez atzera, hor dago”. Egoera ikusita, partidako beste fitxa bat mugitu behar zutela argi ikusi zuten Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko DBH Batzordeko kideek, eta egunotan herritarren sinadurak biltzen eta kamisetak saltzen hasi dira. Lehenagotik elkarteen atxikimenduak bildu zituzten, “orain babesa modu pertsonalagoan bilatzen hasi gara, horren beharra ikusi dugu”. Karmengo Aman ziklo osoa egotea nahi dute, hau da, hamasei urtera arte. “Gure seme-alabek hamabi urte betetzear daudenean, udalerritik kanpo joan behar dute. Adin hori, gainera, zaila da gaztetxo baten garapenean. Bizitza soziala kanpora doa, ez da Pasaian geratzen”, azaldu dute. Pasaiak 16.000 biztanle baino gehiago ditu eta ez dute ulertzen Bigarren Hezkuntza ez jartzearen arrazoia. Eurek, aldiz, jartzearen arrazoi gehiago dituzte: “Beste hainbat alorretan ere eragina du. Musika eskolarekin, adibidez, hitzarmenak ditugu, baina ikasleak ikastetxetik ateratzean hitzarmenak hautsi egiten dira”. Gobernua aldatzen, prozesua luzatzen Dagoeneko Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako bi ordezkarirekin hitz egin dute, biak gobernu talde desberdinetakoak. Ia bost urte pasa dira Batzordea sortu zenetik, eta tartean gobernu aldaketa izan da eta horrek prozesua luzatu egin du. “Aurreko legegintzaldiko hezkuntza ordezkariarekin esperantza piztu zitzaigun, gauzak aurrera zihoazela zirudien, baina ordezkari berria jarri zenean ateak erabat itxi zitzaizkigun”, adierazi dute ikastetxeko [...]
Donostialdeko Plan Partzialaren (PTP) baitan herrian egin nahi dituzten azpiegituren kontra sortutako Herri Batzordeak gogorarazi duenez, hilaren 27an bukatzen da planari alegazioak aurkezteko epea. Hala ere, Herri Batzordeko kideek eskatu dute 24a bai...
Etzidamurako, ostiralerako, hitzaldia iragarri dute. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan. Gaia eta leloa honakoak: Eskubide zibil eta politikoen alde, utzi bakean Euskal Herria! Utzi bakean Batasuna!