Gipuzkoako Pilota Txapelketako partidak, ostiralean, Madalensoron
Etzidamu, ostiralean, Gipuzkoako Pilota Txapelketako partidak izango dira jokoan, 19:15etan hasita, Madalensoro pilotalekuan. Kadeteen Bigarren Mailako partida izango da lehena: Oiarpe 2-Zestoa. 13tik 16rako postuak daude jokoan. Bigarrena finalerdia i...
Etzidamu, ostiralean, Gipuzkoako Pilota Txapelketako partidak izango dira jokoan, 19:15etan hasita, Madalensoro pilotalekuan.
Kadeteen Bigarren Mailako partida izango da lehena: Oiarpe 2-Zestoa. 13tik 16rako postuak daude jokoan.
Bigarrena finalerdia izango da, joanekoa, kadete Lehen Mailakoa: Oiarpe-Zazpi Iturri.
Hirugarrena, gazteena, Bigarren Mailakoa: Oiarpe-Añorga. 13tik 16ra arteko postuak daude jokoan.
Laugarrena, gazteen Lehen Mailakoa: Oiarpe-Tartaloetxe. Bosgarren eta seigarren postua daude jokoan.
Bosgarrena, azkenik, final-laurdena da, helduen Bigarren Mailan: Oiarpe 1-Oiarpe 2. Azkeneko partida hori irabazten duenak ez du final erdietarako txartela soilik lortuko. Izan ere, bietako batek datorren urtean Lehenengo Mailan jokatzeko aukera izango du.