Jolasen bidez baloreetan eragin nahi du Udalaren egitasmo berriak
Elkarrekin Jostatzen izenarekin, Pasaiako Udalak eta Urtxintxa eskolak 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako egitasmoa jarriko dute martxan larunbatetik aurrera. Jolasa ardatz hartuta, hainbat balore landu nahi dituzte txikiekin. Besteak beste, talde...
Elkarrekin Jostatzen izenarekin, Pasaiako Udalak eta Urtxintxa eskolak 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako egitasmoa jarriko dute martxan larunbatetik aurrera.
Jolasa ardatz hartuta, hainbat balore landu nahi dituzte txikiekin. Besteak beste, talde lana, lankidetza, aniztasuna edota familia ereduak.
Larunbatero, liburutegietan
Aipatutako baloreetan eragiteaz gain, egitasmo berriaren helburu nagusia ondo pasatzea izango da, eta bide batez, euskara indartzea, horixe izango baita saioetan erabiliko duten hizkuntza.
Lau barrutietako liburutegietan bilduko dira haurrak, larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara. Lehen saioa larunbata honetan izango da.