Iban Angulo bigarren izan da Antzineko bikejoring proban
Asteburu honetan Antzinen (Nafarroa) bikejoring proba jokatu dute. Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko ordezkaritza ere han izan da. Gainera, postu ona lortu dute. Horrela, Iban Angulo lezoarra bigarren izan da Antzinen jokatu zuten proba horretan. Bi eta...
Asteburu honetan Antzinen (Nafarroa) bikejoring proba jokatu dute. Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko ordezkaritza ere han izan da. Gainera, postu ona lortu dute. Horrela, Iban Angulo lezoarra bigarren izan da Antzinen jokatu zuten proba horretan.
Bi etapa lehiatu zituzten eta lehenengo postutik hogei segundura gelditzea lortu zuen.
Datorren asteburuan Zarrazkaztelun jokatuko dute Nafarroako bikejoring txapelketa. Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko ordezkariek esan dutenez, «onenen artean» izango dela aurreikusi dute. “Antzinen lehenengo sailkatuak ez zizkion atera Angulori eta Espainiako txapelduna da. Horregatik, uste dugu goiko postuetan izango dela Zarrakaztelun ere”.