2010/11/15

Abaraxka: ostirala 19

Euskal sukaldaritza tradizionala jorratuko dute Abaraxka ludotekako haurrek, 16:30etik 19:30era.

admin

Abaraxka: osteguna 18

Puzzle zirkuitua antolatu dute Abaraxkako begiraleek. 16:30etik 19:30era gozatu ahal izango dute haurrek zirkuituarekin.

admin

Abaraxka: asteazkena 17

Txiste kontaketez eta bakarrizketez gozatzeko aukera izango dute Abaraxkako haurrek, 16:30etik aurrera.

admin

Abaraxka: asteartea 16

Abaraxka ludotekan, bazkideek antolatutako eguna izango dute, 16:30etik 19:30era.

admin

Udalbiltzarekin bat

Pasa den larunbatean, auzipetuen ahotik epaiketaren nondik norakoak entzun ondoren, agerraldian egon ziren herritarrek eta batu zitzaizkien beste hainbatek elkarretaratzea egin zuten Doneztebe plazan, 13:00etan, Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari! ...

admin

Paleta Larruz eta Joko Garbian, denetariko emaitzak

Gipuzkoako Paleta Larruz Txapelketan honako emaitzak izan ditu Txostek: 1. Mailan, Real Sociedad 35-Txost 32. 2. Mailan, Txost 35-Oiangu 0 (azaldu gabe), eta 3. Mailan, Txost 35-Kanboarrak 34. Joko garbian, Euskal Herriko Txapelketan, gazteak: Txost (1...

admin

Saskilagunak 67, Internacional 50

Asteburuko jardunaldia irabazi egin du Saskilagunak taldeak: 67-50 gainditu du Internacional. Hala ere, bigarren postuan jarraitzen du sailkapenean, Easo Berrirekin (lehenengoarekin) hamabost puntutara berdinduta.

admin

3-4 galdu du Oiartzunek Plaza Berri Sporten kontra

Areto futbolean, Gipuzkoako Bigarren Mailako Oiartzunek ezin izan du garaipena eskuratu asteburuan. Plaza Berri Sporten kontra 3-4 galdu dute oiartzuarrek. Orain sailkapeneko bederatzigarren postuan dago Oiartzun, hamabi punturekin.

admin

Ohorezko Erregionalean, 0-0 berdinketa

Ohorezko Erregional Mailako mutilek Real Unionen kontra jokatu dute partida asteburuan. 0-0 bukatu zuten norgehiagoka. Seigarren postuan dago Oiartzun hamazazpi punturekin.

admin

Etzi da Bertso Lizun Gauerako txartelak erosteko azken egun

Larunbata honetan, hilaren 20an, egingo dute Kataxulo Gaztetxian Bertso Lizun Gaua, eta bihar da afarirako txartelak erosteko azkeneko eguna (ikasle eta langabetuek zortzi eurotan eros ditzakete, eta langileek hamabi eurotan). Kataxulotik jakinarazi du...

admin

Aiako Harria III. BTT Maratoia, bideoan

Aiako Harria III. BTT Maratoia laburbildu dute honako bideoan:

admin

Sei film labur Ikuskaren baitan

Gaur Trintxerpeko alkateordetzan, 20:00etatik aurrera, Ikuska Film Laburren Erakustaldiko sei film labur ikusi ahal izango dira. Horietako bi Xabier Portugal Sarietarako lehiatuko dira, Ahate pasa eta Play lanak, hain justu. Beste laurak sail ofizialar...

admin

Udal Kirol Patronatua Euskalitek saritua

Errenteriako Udal Kirol Patronatuari saria emango dio Euskalitek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioak) Kirol Entitateetan Kalitatea eta Bikaintasuna Sustatzeko Prestakuntza Programan parte hartzeagatik. Saria Jose Angel Rodriguez patronatuko presidentea...

admin

Bekoz Beko Saria ‘El tren de las moscas’ filmarentzat

Ikuska martxan jarri zen joan den larunbatean Emea eta anitza sailarekin. Emakumea interesgune zuten zazpi film labur proiektatu zituzten eta ondoren Bekoz Beko Saria banatu zuten. Fernando Lopezen eta Nieves Prietoren El tren de las moscas lanak lortu...

admin

Abaraxka: astelehena 15

Abaraxkan, 16:30ean, haurrek aukeratuko dute arratsaldean zer egin nahi duten.

admin

Ballet Biarritzen entsegu publikoa, bihar

Ballet Biarritz Orereta Ikastolako ikasleekin izan da egunotan, eta bihar, berriz, entsegu publikoa eskainiko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean. Parte hartu nahi duen orok aurretik abisatu beharko du. Hala, posta elektronikoa bidali beharko du...

admin

La Herrera antolatzeko proposamena eztabaidagai

La Herrera Herrira Batzordeak La Herrera antolatzeko herritarren proposamena aurkezteko, eztabaidatzeko eta txostena egiteko behar diren izapideak martxan jar ditzan eskatu dio Pasaiako Udalari. Era berean, proposamen hori Hirigintza Plangintzako Aholk...

admin

Gamon ikastetxean izango da bihar Ricardo Gomez idazlea

Bihar bisita berezia jasoko dute Cristobal Gamon ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek, Ricardo Gomez idazlea eurekin izango baita. Hain zuzen, ikasle horiek idazlearen Los zorros del norte liburua irakurri dute, eta bere lanaren gai...

admin

Berogailua nahi dute

Olibet Itzatu emakume taldeko hainbat kide udaletxearen aurrean bildu dira gaur protesta egiteko. Berogailua da euren protesten arrazoia. Izan ere, Errenteriako Udalak Olibet auzoan daukaten egoitzan berogailurik ez dietela jartzen salatu dute. Hala, l...

admin

Dantza ezagutzen

Kukai eta Ballet Biarritz dantza konpainiek Orereta Ikastolan hainbat dantza ikastaro eman dituzte azken asteotan. Horietan ikasleek gustura entzun dituzte dantza adituen azalpenak. Irailaren 10ean Kukaikoen txanda izan zen. Taldeko zazpi dantzarik ha...

admin
Gehiago