Oiartzungo Udalbiltza Sareak deituta, Imanol Esnaola eta Xabier Iragorri auzipetuek epaiketaren balorazioa egin dute eguerdian Manuel Lekuona Bibliotekan. Hamarnaka herritar bildu dira auziaren nondik norakoak auzipetuen ahotik entzutera. Auzipetuek jakinarazi dute, absoluzioa besterik ez dutela espero, bereziki, hiru gauza nagusi frogatuta gelditu direlako epaiketan. Batetik, Udalbiltzak jarduera politiko publikoak eta zilegiak burutu zituela, udalen arteko lankidetza sustatuz. Bestetik, Udalbiltza ez dela ez ETAren eta ez beste inolako erakunderen menpe egon. Azkenik, Udalbiltzaren jardueran ez zela kalteturik izan. Esnaolak, gainera, nabarmendu du abokatuen lanak akusazioak oinarri gabe utzi dituela, eta abokatuek banan-banan desmuntatu dituztela akusazio guztiak. Esnaolak jakinarazi duenez, abokatuak sinetsita daude interes zehatz batzuengatik eraiki eta mantendu dutela Udalbiltzaren aurkako auzia. “Auzi-iruzurtzat” dute. Hala, salaketak oinarririk gabe gelditu direla azaldu dute auzipetuek. “Argi gelditu dira poliziaren aurreiritziak; poliziek aitortu dute frogarik ez zutela eta oinarri politikoa ere agerian gelditu da”, azaldu du Esnaolak. Elementu positiboak Auziak, ordea, elementu positiboak ere agerrarazi dituela jakinarazi dute auzipetuek: “Elkarretaratzeak; babes taldeak; pertsona ezagunen babesa; gizarte eragileena; indar politiko guztiena; Gipuzkoako Batzar Nagusiena; Eusko Legebiltzarraren elkartasuna; Nazioarteko ordezkari instituzionalen eta juristen manifestua; Katalunian eta Madrilen ere babes taldeak sortu dituzte; Katalunian ehunka udal hautetsik izenpetu dute epaiketa salatzeko agiria…”. Horiek guztiek eta auzipetuek eurek [...]
Lehen Mailako Donibane Majestik eskubaloi taldeak Arrasate taldearen kontra jokatuko du bihar, 11:30ean Iturripe kiroldegian (Arrasaten). Pasa den asteburuko porrotaren ondoren, Jon Frias entrenatzailearen mutilak irabaztera aterako dira zelaira. Bigar...
Emea eta anitza lehiaketaz kanpo dagoen atalarekin hasiko da gaur Ikuska FIlm Laburren XII. Lehiaketa. Emakumearen munduarekin zerikusia duten zazpi lan ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek, eta ondoren, Bezko Beko elkartearen lankidetzarekin sar...
Hilabeteko bigarren larunbata izanik, herriko kantu jirako kideek ez dute hutsik egingo. Hala, beti bezala, 12:00etan jarri dute hitzordua Herriko Enparantzan. Euskal abestiak abesten dituzte kantu jirako kideek herriko erdialdeko kaleetan barrena. Gog...
XI. Asteburu Mikologikoa antolatu du Basarik, gaurko eta biharko. Gaur, Gure Zumardian bildu dira parte-hartzaileak, 07:30ean, perretxiko bila irteteko. Ondoren, 12:00etatik 14:30ak bitartean jasotako perretxiko guztiak Azokan entregatuko dituzte. Ah...
Errenteria-Oreretako bi futbol taldeek gaur arratsaldean jokatuko dituzte euren partidak.
Ereintza Eskubaloi Elkarteak Loiuko Amazsa Urdaneta taldearen kontra jokatuko du gaur 19:30etik aurrera etxetik kanpo.
1946an jaio ziren lezoarrek bazkaria egingo dute gaur, Oiartzungo Lintzirin hoteleko jatetxean. Bazkaria 14:00etan hasiko da. Informazio gehiago jaso nahi duenak honako telefono zenbakietara dei dezake: 943 52 36 75 edo 943 57 65 69.
GNU/Linux Instalazio Festa antolatu dute Arraguako Goiko Eskolan, gaurko. 12:30ean instalazioekin hasiko dira. 13:30ean, bazkari agroekologikoa egingo dute. 15:00etan, berriz, instalazioak bukatuko dituzte. 16:00etan, Software librera sarrera hitza...