‘Emea eta anitza’ eta ‘Gau guasa’, gaur Ikuskaren atariko

Emea eta anitza lehiaketaz kanpo dagoen atalarekin hasiko da gaur Ikuska FIlm Laburren XII. Lehiaketa. Emakumearen munduarekin zerikusia duten zazpi lan ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek, eta ondoren, Bezko Beko elkartearen lankidetzarekin sar...

Emea eta anitza lehiaketaz kanpo dagoen atalarekin hasiko da gaur Ikuska FIlm Laburren XII. Lehiaketa. Emakumearen munduarekin zerikusia duten zazpi lan ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek, eta ondoren, Bezko Beko elkartearen lankidetzarekin sariak banatuko dituzte.

Baina ez da lehen egunean emango duten sail bakarra izango. Izan ere, umorezko filmak biltzen dituen Gau guasa saileko bederatzi film labur proiektatuko dituzte.

Sail ofiziala
Sail ofizialeko filmak, berriz, etzitik aurrera emango dituzte. Etzi, lau film ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek: Los Gritones, El vendedor del año, Uyuni eta Viejos perdedores.

Datorren ostiralean emango dituzte sail ofizialeko azkeneko film laburrak. Emanaldi guztiak Trintxerpeko alkateordetzan izango dira, 20:00etan.

Informazio gehiago: www.ikuska.net.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.