Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udalbiltzako auzipetuek absoluzioa espero dute, baina edozein epai jaso dezaketela diote

Oiartzungo Udalbiltza Sareak deituta, Imanol Esnaola eta Xabier Iragorri auzipetuek epaiketaren balorazioa egin dute eguerdian Manuel Lekuona Bibliotekan. Hamarnaka herritar bildu dira auziaren nondik norakoak auzipetuen ahotik entzutera. Auzipetuek jakinarazi dute, absoluzioa besterik ez dutela espero, bereziki, hiru gauza nagusi frogatuta gelditu direlako epaiketan. Batetik, Udalbiltzak jarduera politiko publikoak eta zilegiak burutu zituela, udalen arteko lankidetza sustatuz. Bestetik, Udalbiltza ez dela ez ETAren eta ez beste inolako erakunderen menpe egon. Azkenik, Udalbiltzaren jardueran ez zela kalteturik izan. Esnaolak, gainera, nabarmendu du abokatuen lanak akusazioak oinarri gabe utzi dituela, eta abokatuek banan-banan desmuntatu dituztela akusazio guztiak. Esnaolak jakinarazi duenez, abokatuak sinetsita daude interes zehatz batzuengatik eraiki eta mantendu dutela Udalbiltzaren aurkako auzia. “Auzi-iruzurtzat” dute. Hala, salaketak oinarririk gabe gelditu direla azaldu dute auzipetuek. “Argi gelditu dira poliziaren aurreiritziak; poliziek aitortu dute frogarik ez zutela eta oinarri politikoa ere agerian gelditu da”, azaldu du Esnaolak. Elementu positiboak Auziak, ordea, elementu positiboak ere agerrarazi dituela jakinarazi dute auzipetuek: “Elkarretaratzeak; babes taldeak; pertsona ezagunen babesa; gizarte eragileena; indar politiko guztiena; Gipuzkoako Batzar Nagusiena; Eusko Legebiltzarraren elkartasuna; Nazioarteko ordezkari instituzionalen eta juristen manifestua; Katalunian eta Madrilen ere babes taldeak sortu dituzte; Katalunian ehunka udal hautetsik izenpetu dute epaiketa salatzeko agiria…”. Horiek guztiek eta auzipetuek eurek [...]

admin
Bidasoa
2010/11/13

Oiartzungo Udalbiltza Sareak deituta, Imanol Esnaola eta Xabier Iragorri auzipetuek epaiketaren balorazioa egin dute eguerdian Manuel Lekuona Bibliotekan. Hamarnaka herritar bildu dira auziaren nondik norakoak auzipetuen ahotik entzutera.

Auzipetuek jakinarazi dute, absoluzioa besterik ez dutela espero, bereziki, hiru gauza nagusi frogatuta gelditu direlako epaiketan. Batetik, Udalbiltzak jarduera politiko publikoak eta zilegiak burutu zituela, udalen arteko lankidetza sustatuz. Bestetik, Udalbiltza ez dela ez ETAren eta ez beste inolako erakunderen menpe egon. Azkenik, Udalbiltzaren jardueran ez zela kalteturik izan.

Esnaolak, gainera, nabarmendu du abokatuen lanak akusazioak oinarri gabe utzi dituela, eta abokatuek banan-banan desmuntatu dituztela akusazio guztiak. Esnaolak jakinarazi duenez, abokatuak sinetsita daude interes zehatz batzuengatik eraiki eta mantendu dutela Udalbiltzaren aurkako auzia. “Auzi-iruzurtzat” dute.

Hala, salaketak oinarririk gabe gelditu direla azaldu dute auzipetuek. “Argi gelditu dira poliziaren aurreiritziak; poliziek aitortu dute frogarik ez zutela eta oinarri politikoa ere agerian gelditu da”, azaldu du Esnaolak.

Elementu positiboak
Auziak, ordea, elementu positiboak ere agerrarazi dituela jakinarazi dute auzipetuek: “Elkarretaratzeak; babes taldeak; pertsona ezagunen babesa; gizarte eragileena; indar politiko guztiena; Gipuzkoako Batzar Nagusiena; Eusko Legebiltzarraren elkartasuna; Nazioarteko ordezkari instituzionalen eta juristen manifestua; Katalunian eta Madrilen ere babes taldeak sortu dituzte; Katalunian ehunka udal hautetsik izenpetu dute epaiketa salatzeko agiria…”.

Horiek guztiek eta auzipetuek eurek gogorarazi dutenez, Udalbiltza eta antzeko instituzioak beharrezkoak dira: “Euskal Herriak, gatazkaren konponbidean, eskubideen errespetuan eta demokrazian sakontzeko behar larria du eta, horretarako, Udalbiltza eta Udalbiltza bezalako instituzioak behar ditu eta aske behar ditu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.