Asteburu mikologikoa egingo dute Antxon, gaur eta bihar

XI. Asteburu Mikologikoa antolatu du Basarik, gaurko eta biharko. Gaur, Gure Zumardian bildu dira parte-hartzaileak, 07:30ean, perretxiko bila irteteko. Ondoren, 12:00etatik 14:30ak bitartean jasotako perretxiko guztiak Azokan entregatuko dituzte. Ah...

XI. Asteburu Mikologikoa antolatu du Basarik, gaurko eta biharko.

Gaur, Gure Zumardian bildu dira parte-hartzaileak, 07:30ean, perretxiko bila irteteko. Ondoren, 12:00etatik 14:30ak bitartean jasotako perretxiko guztiak Azokan entregatuko dituzte.

Ahalik eta espezie gehien bildu nahi dituzte, baina perretxiko bakoitzeko ale bana biltzeko deia egin dute. Sailkapena Azokan egingo dute, 16:30etik aurrera, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzaz, eta erakusketa bihar izango da, 10:00etatik 13:30ak bitartean Gure Zumardian.

Nahikoa perretxiko bilduko balituzte dastatzeko aukera ere izango da, Basarin. Onddoz osaturiko sortarik ederrenari saria emango diotela jakinarazi dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.