Aurtengo maiatzaren 9an, ertzain batek Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua zenaren (Guardia Zibilaren eskuetan egon ondoren hil zen, 1982an) oroigarria kendu zuen anbulatoriotik. Ondoren, hautsita aurkitu zuten hainbat herritarrek. Gaur eguerdian,...
Bi aste dira Saturrarango kartzelan egon ziren emakumeen testigantzak jasotzen dituen Izarren argia filma zinema aretoetan estreinatu zutenetik, eta denbora horretan Errenteria.Oreretako Niessen zinema aretoetan gazteleraz baino ezin izan da ikusi.Horren aurrean, Euskal Herrian Euskaraz-ek deialdia egin du, asteazkenean, hilak 10, 19:15ean zinemara joan eta erreklamazio orrien bitartez filma euskaraz eman dezaten eskatzeko.
Josu Elberdin musikagile pasaitarraren Zubiak estreinatuko dute gaur Ondartxo Abesbatzak antolatutako XXV. Musika Abesbatza Astearen baitan. 20:00etan da kontzertua, San Pedroko Proisa aretoan. Pasaiako Abesbatza Taldeko koruek abestuko dituzte Elberdi...
Donostiako auzitegi batek Errenteria-Oreretako gizon bati lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio droga salerosteagatik eta beste gizon bat zauritzeagatik. Horrez gain, 3.000 euroko isuna jarri diote droga trafikoarengatik eta beste 300 eragind...
Hastear da Pasaiako Film Laburren Lehiaketa, eta horren atariko, gaur, ‘Utopia’ dokumentalaren proiekzioa antolatu du Trintxer Kultural Elkarteak, 19:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan. SETEM elkartearekin elkarlanean antolatutako emanaldi...
Sanjuandarrek omenaldia egingo diete gaur herriko arraunlariek. Afaria dute Pasaia-Lezo Lizeoan, eta aurretik haurrentzako jolasak eta bideo emanaldia izango da. Antolatzaileek autobus zerbitzua jarri dute ikastolara igo eta jaisteko. Pilotalekutik irt...
Oarsoaldeak Lurraldeko Lehen Mailan dituen bi taldeak partida dute gaur, 19:00etan, kiroldegian. Donibane Majestik-ek Ereintza hartuko du etxean. Sailkapeneko goialdean dira bi taldeak eta litekeena da lehia estua izatea.
Udalak Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluan ordezkaririk gabe jarraituko du oraingoz. Lehengo larunbatean ez ohiko plenoa zegoen deituta, hain zuzen, aipatu ordezkaria proposatzeko. Gauzak, baina, lehen unetik okertu egin ziren, eta udalbatzarrak ez zuen ordezkaria proposatzeko adostasunik lortu, botatu gabe Maider Ziganda alkateak bertan behera uzti zuelako udalbatzarra. Legeak hala agintzen duelako deitu zuen alkateak larunbateko plenoa, oposizioko PSE-EEk, EAJk, PPk eta H1ek hala eskatuta. Gobernu Taldeak, baina, Porturako ordezkaria lehengo maiatzaren 14az geroztik izendatuta dagoela defendatzen du. Ordezkaria proposatzea Alkatetzaren eskumena dela dio Gobernu Taldeak, eta argudio horri helduta Maider Ziganda alkateak bere burua proposatu zuen ordezkari izateko. H1ek, PPk, PSE-EEk eta EAJk, ordea, H1eko legegintzaldiaren hasieran eta ordura arte ordezkaria zen Miriam Cano nahi dute postuan eta ordezkaria proposatzeko eskumena udalbatzarrari dagokiola iritzita Eusko Jaurlaritzarengana jo dute, berari baitagokio ordezkaria izendatzea. Ez ohiko plenoa, ez ohiko argazkia Tentsio handia izan zen udalbatzarrean. Maider Zigandak gertakarien irakurketa eginez eman zion hasiera ez ohiko udalbatzarrari, jarraian bertan behera uzteko plenoa. Irakurketa bukatuta, Gobernu Taldeko kideak altxa eta udalbatzarretik irten ziren. EBren zinegotzi Xabier Pombo eta Udaleko idazkari Joseba Belaustegik aretotik irten ziren baita ere. Horrek PSE-EEren, EAJren, PPren eta H1en haserrea eragin zuen, eta balio legala izango ote zuen argitzeke, [...]
Kirola ikustea gustuko duenak arratsaldean bi aukera ditu Lezon. Alde batetik, areto futbola. Allerru-Algeposak Sestao taldea Bekoerrotan hartuko du,18:00etatik aurrera. Denboraldiko zortzigarren partida jokatuko dute lezoarrek eta bigarren garaipenare...
1946an jaio ziren lezoarrek bazkaria egingo dute datorren larunbatean, hilaren 13an, Oiartzungo Lintzirin hoteleko jatetxean. Bazkaria 14:00etan hasiko da. Bazkarira joan nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu lehenago. Euskadiko Kutxako honako kont...