Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Udalak ordezkaririk gabe jarraituko du Portuko Administrazio Kontseiluan

Bidasoa
Politika

Udalak Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluan ordezkaririk  gabe jarraituko du oraingoz. Lehengo larunbatean ez ohiko plenoa zegoen deituta, hain zuzen, aipatu ordezkaria proposatzeko. Gauzak, baina, lehen unetik okertu egin ziren, eta udalbatzarrak ez zuen ordezkaria proposatzeko adostasunik lortu, botatu gabe Maider Ziganda alkateak bertan behera uzti zuelako udalbatzarra. Legeak hala agintzen duelako deitu zuen alkateak larunbateko plenoa, oposizioko PSE-EEk, EAJk, PPk eta H1ek hala eskatuta. Gobernu Taldeak, baina, Porturako ordezkaria lehengo maiatzaren 14az geroztik izendatuta dagoela defendatzen du. Ordezkaria proposatzea Alkatetzaren eskumena dela dio Gobernu Taldeak, eta argudio horri helduta Maider Ziganda alkateak bere burua proposatu zuen ordezkari izateko. H1ek, PPk, PSE-EEk eta EAJk, ordea, H1eko legegintzaldiaren hasieran eta ordura arte ordezkaria zen Miriam Cano nahi dute postuan eta ordezkaria proposatzeko eskumena udalbatzarrari dagokiola iritzita Eusko  Jaurlaritzarengana jo dute, berari baitagokio ordezkaria izendatzea. Ez ohiko plenoa, ez ohiko argazkia Tentsio handia izan zen udalbatzarrean. Maider Zigandak gertakarien irakurketa eginez eman zion hasiera ez ohiko udalbatzarrari, jarraian bertan behera uzteko plenoa. Irakurketa bukatuta, Gobernu Taldeko kideak altxa eta udalbatzarretik irten ziren. EBren zinegotzi Xabier Pombo eta Udaleko idazkari Joseba Belaustegik aretotik irten ziren baita ere.  Horrek PSE-EEren, EAJren, PPren eta H1en haserrea eragin zuen, eta balio legala izango ote zuen argitzeke, [...]

2010/11/06
admin

Udalak Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluan ordezkaririk  gabe jarraituko du oraingoz. Lehengo larunbatean ez ohiko plenoa zegoen deituta, hain zuzen, aipatu ordezkaria proposatzeko. Gauzak, baina, lehen unetik okertu egin ziren, eta udalbatzarrak ez zuen ordezkaria proposatzeko adostasunik lortu, botatu gabe Maider Ziganda alkateak bertan behera uzti zuelako udalbatzarra.
Legeak hala agintzen duelako deitu zuen alkateak larunbateko plenoa, oposizioko PSE-EEk, EAJk, PPk eta H1ek hala eskatuta. Gobernu Taldeak, baina, Porturako ordezkaria lehengo maiatzaren 14az geroztik izendatuta dagoela defendatzen du. Ordezkaria proposatzea Alkatetzaren eskumena dela dio Gobernu Taldeak, eta argudio horri helduta Maider Ziganda alkateak bere burua proposatu zuen ordezkari izateko. H1ek, PPk, PSE-EEk eta EAJk, ordea, H1eko legegintzaldiaren hasieran eta ordura arte ordezkaria zen Miriam Cano nahi dute postuan eta ordezkaria proposatzeko eskumena udalbatzarrari dagokiola iritzita Eusko  Jaurlaritzarengana jo dute, berari baitagokio ordezkaria izendatzea.
Ez ohiko plenoa, ez ohiko argazkia
Tentsio handia izan zen udalbatzarrean. Maider Zigandak gertakarien irakurketa eginez eman zion hasiera ez ohiko udalbatzarrari, jarraian bertan behera uzteko plenoa. Irakurketa bukatuta, Gobernu Taldeko kideak altxa eta udalbatzarretik irten ziren. EBren zinegotzi Xabier Pombo eta Udaleko idazkari Joseba Belaustegik aretotik irten ziren baita ere.  Horrek PSE-EEren, EAJren, PPren eta H1en haserrea eragin zuen, eta balio legala izango ote zuen argitzeke, plenoarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten.
Adinean zaharrena izanik, PPko Angel Olasok hartu zuen udalbatzarraren gidaritza. Gogor kritikatu zuten han geratu ziren denek Gobernu Taldearen jokaera, baita idazkariarena eta EBrena ere, ondoren,  denek aho batez, Miriam Cano proposatzeko Porturako ordezkari.
“Estatu kolpea”, “irizurra” eta “esperpentoa”
Udalbatzarrean jazotakoek berehalako ondorioak izan zituen. Udaletxean bertan bi aldeen prentsaurreko bana, eta, ondoren  EBren prentsa oharra, udalbatzarrean  jazotakoak “esperpentotzat” joz.
H1en, PSE-EEren, EAJren eta PPren iritziz, alkateak “iruzurra” egin nahi du  “legeak gaindituz” eta plenoari dagozkion eskumeak bere eginez. Ezker Abertzaleko zinegotziek  aldiz, eskumena alkatetzarena dela diote, eta aipatu alderdiek, “estatu kolpea” eman eta “Udala kanpotik gobernatu” nahi dutela salatu dute. Arazoa politikoa dela eta gertatutako guztiak helburu bakarra duela diote; «Ezker abertzalea alboratzea eta isilaraztea».
Horren aurrean, “Pasaia, pasaitarrak eta eta bere Udalak errespetatuak izan daitezen” lanean jarraituko dutela adierazi dute ezker abertzaleko zinegotziek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Bidasoko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.