Esteban Muruetagoienaren omenezko oroigarria berriro jarri dute anbulatorioan
Aurtengo maiatzaren 9an, ertzain batek Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua zenaren (Guardia Zibilaren eskuetan egon ondoren hil zen, 1982an) oroigarria kendu zuen anbulatoriotik. Ondoren, hautsita aurkitu zuten hainbat herritarrek. Gaur eguerdian,...
Aurtengo maiatzaren 9an, ertzain batek Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua zenaren (Guardia Zibilaren eskuetan egon ondoren hil zen, 1982an) oroigarria kendu zuen anbulatoriotik. Ondoren, hautsita aurkitu zuten hainbat herritarrek. Gaur eguerdian, hamarnaka lagunek parte hartu dute oroigarria jartzeko ekitaldian. Tartean ezker abertzaleko kideak (Aitor Etxeberria Oiartzungo alkatea eta Rufi Etxeberria, besteak beste), Aralarrekoak (Jon Abril koordinatzaileordea eta Oxel Erostarbe Gasteizko Legebiltzarkidea, esaterako), EAkoak, ELA eta LAB sindikatuetakoak, besteak beste, eta beste hainbat taldetako kideak ere, herritarrez gain.
Muruetagoeinaren alabak, Tamarak, plaka berria desestali du, txalo artean. Ondoren, Agurra dantzatu dute bi dantzarikaabesti bat ere kantatu dute. Ekitaldian, azken bost hamarkadatan torturen ondorioz hil diren euskal herritarrak gogorarazi dituzte. Tamara Muruetagoienak ere hitza hartu du. Horrela, esan du, 28 urteren ondoren ez dela justiziarik izan bere aitarentzat. “Hala ere, hori ez da garrantzitsua niretzat, Oiartzunera etortzen naizen bakoitzean jendearen berotasuna eta babesa sentitzen baititut. Hori bai dela garrantzitsua”. Horregatik, Oiartzungo herriari eta Udalari eskertu die Muruetagoienak jasotako babesagatik, baita oroigarria jartzeagatik ere.