‘Izarren argia’ euskaraz eskatuko du EHEk
Bi aste dira Saturrarango kartzelan egon ziren emakumeen testigantzak jasotzen dituen Izarren argia filma zinema aretoetan estreinatu zutenetik, eta denbora horretan Errenteria.Oreretako Niessen zinema aretoetan gazteleraz baino ezin izan da ikusi.Horren aurrean, Euskal Herrian Euskaraz-ek deialdia egin du, asteazkenean, hilak 10, 19:15ean zinemara joan eta erreklamazio orrien bitartez filma euskaraz eman dezaten eskatzeko.
Bi aste dira Saturrarango kartzelan egon ziren emakumeen testigantzak jasotzen dituen Izarren argia filma zinema aretoetan estreinatu zutenetik, eta denbora horretan Errenteria-Oreretako Niessen zinema aretoetan gazteleraz baino ezin izan da ikusi. Horren aurrean, Euskal Herrian Euskaraz-ek deialdia egin du, asteazkenean, hilak 10, 19:15ean zinemara joan eta erreklamazio orrien bitartez filma euskaraz eman dezaten eskatzeko.