Kirolaz gozatzeko aukera gaur arratsaldean
Kirola ikustea gustuko duenak arratsaldean bi aukera ditu Lezon. Alde batetik, areto futbola. Allerru-Algeposak Sestao taldea Bekoerrotan hartuko du,18:00etatik aurrera. Denboraldiko zortzigarren partida jokatuko dute lezoarrek eta bigarren garaipenare...
Kirola ikustea gustuko duenak arratsaldean bi aukera ditu Lezon. Alde batetik, areto futbola. Allerru-Algeposak Sestao taldea Bekoerrotan hartuko du,18:00etatik aurrera. Denboraldiko zortzigarren partida jokatuko dute lezoarrek eta bigarren garaipenaren bila aterako dira kantxara. Sestaok ere garaipen bakarra lortu du, baina bi partida berdindu ditu eta Allerru-Algeposak baino partida bat gutxiago jokatu du.
Partida hori hasi baino bi ordu lehenago, Plazetan, Allerruk Ostadar taldearen bisita jasoko du. Futboleko Erregional Preferente Mailako sailkapenean hirugarren da Ostadar eta laugarren, berriz, Allerru. Hamahiruna puntu dituzte bi taldeek.