
Kolpe militarra, gerra eta diktadura frankista jasan zuten irundarrak oroitzeko eguna izango da; izendapenak udal talde guztien babesa izan du.

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Lorena eta bere semeen etxegabetzea datorren astelehenerako iragarrita zegoen; Kutxabankek bertan behera utzi du etxegabetzea.

Irungo Emakumeen Etxeak udazkeneko programazioa aurkeztu du; abendura bitarte, hiru ikastaro eta bederatzi tailer trinko antolatuko dituzte.

Irungo bonbardaketen 90. urteurrenean, biktimak aitortzeko eta egia kontatzeko txostena aurkeztu dute Antxeta Irratiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, '1936-2026 Irun'.

Bidasoko AEK-k 2026-2027 ikasturterako eskaintza aurkeztu du; euskara ikasteko ohiko ikastaroez gain, hika-mintza taldea sortu dute berritasun gisa.

Alkateak ikasturte berriko agenda aurkeztu du; mugikortasuna, etxebizitza eta segurtasuna izango dira ikasturte berrirako erronkak.

2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartzea proposatu dute; gehieneko karga 6,50 eurokoa izango litzateke pertsona eta gau bakoitzeko.

Gaurtik hilaren 14ra bitarte, 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea izango dute; ikastaro trinkoak eta ikasturte osokoak eskainiko dituzte.

Irailetik aurrera birgatutako eraikinean hainbat udal zerbitzu martxan jarriko dituzte: San Migelgo Auzo Elkartea, haurtxokoa eta adinekoentzako gunea.

Datorren urteko aurrekontu parte hartzaileak aurkeztuko dituzte datorren ostegunean, hilak 10, Palmera Monteron.

Txingudi Korrika eta Bidasoa Erdi Maratoiaren babeslea izango da; eta bi lasterketaotan ikusgaitasun handia izango du Mendibilek.

Dagoeneko izena eman daiteke euskara, alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko ikastaroetan; izena emateko azken eguna hilaren 16a izango da.

Izena emateko epea irekita dago, eta hilaren 14ra bitarte zabalduko da; aurtengo berritasuna Emigrazio eraikineko haurtxoko berria izango da.

Urte askotan egin ez diren jarduerak antolatuko dituzte jeltzaleek hiriaren okupazioa eta setioa gogorarazteko eta biktimak aitortzeko.

Tech Irun UDA tailerren balorazio positiboa egin dute; asteotan, 8 eta 13 urte bitarteko 80 haur izan dira proposamen teknologikoaz gozatzen.

Urrian 'De Grecia a la India y vuelta: siguiendo los pasos de Alejandro Magno en Asia' ikastaroa eskainiko du Elena Torregaray Pagola EHUKo Antzinaroaren Historiako irakasleak.

Naiara Goikoetxea eta Nerea Iridoy hondaribiarrek ere sari bana jaso dute aurtengoan, epaimahaiarena eta artista gaztearena.

Datozen hiletarako antolatutako jarduera, ekintza eta txapelketetan jada izena eman daitekeela jakinarazi du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Elatzetan, Dunboan, Belaskoenean, Toki Alai, Lekaenea eta Txingudi Ikastolan zenbait lan egiten ari da udala, udako oporraldia probestuz.