Allerru txirindularitza taldeko Naia Leonetek joan den asteburuan Tafallan jokatu zen V. Goal Lehiaketako irabazlea izan da Kadete Mailan. Leonet liderra da, joan den larunbata eta igandean jokatutako probetan lortutako emaitzei esker.
Ez zuten zorte bera izan Nafarroako proban Allerruko mutilek, erorikoa izan eta Julen Mundin taldekideak erretiratu egin behar izan zuen. Endika Mendizabalek jarraitzerik izan bazuen ere, hamahirugarren sailkatu zen.