
Alkateak ikasturte berriko agenda aurkeztu du; mugikortasuna, etxebizitza eta segurtasuna izango dira ikasturte berrirako erronkak.

2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartzea proposatu dute; gehieneko karga 6,50 eurokoa izango litzateke pertsona eta gau bakoitzeko.

Gaurtik hilaren 14ra bitarte, 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea izango dute; ikastaro trinkoak eta ikasturte osokoak eskainiko dituzte.

Irailetik aurrera birgatutako eraikinean hainbat udal zerbitzu martxan jarriko dituzte: San Migelgo Auzo Elkartea, haurtxokoa eta adinekoentzako gunea.

40 urteko gizon bat atxilotu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Irungo prostituzio etxe batean. Sexu erasoa, legez kanpoko atxikitzea eta lesio delituak leporatu dizkiote.

Eskualdea kolapsatzen dituzten auto ilaren arazoa "ez dela udalerri honetan errepideak falta direla, baizik eta Frantziak muga itogune bihurtu duela" aipatu du taldeak.

Hilaren 28an protesta egingo dute. Irungo garbiketa sektoreko hitzarmen kolektibo berriaren berehalako sinadura salatuko dute.

Bilera izan zuen atzo Labordak Jaurlaritzarekin. Lehen proposamen bati ezezkoa eman badiote ere, bigarren bati baiezkoa eman diola jakinarazi du alkateak. Bi kontrol jarriko dituzte Oiartzungo irteeretan.

Irunen ematen diren auto ilara eta trafiko arazoei irtenbide bat emateko asmoz, zenbait eskaera egin zizkion atzo Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari. Hauei uko egin diela salatu du.

Hilabete eta erdiz faxisten kontrako erresistentzia gune nagusietako bat izan zen Irun. Okupazioa eta hiriak pairatutakoa gogorarazteko hainbat jarduera izango dira irailean.

Izena emateko epea irekita dago, eta hilaren 14ra bitarte zabalduko da; aurtengo berritasuna Emigrazio eraikineko haurtxoko berria izango da.

Urte askotan egin ez diren jarduerak antolatuko dituzte jeltzaleek hiriaren okupazioa eta setioa gogorarazteko eta biktimak aitortzeko.

Tech Irun UDA tailerren balorazio positiboa egin dute; asteotan, 8 eta 13 urte bitarteko 80 haur izan dira proposamen teknologikoaz gozatzen.

Urrian 'De Grecia a la India y vuelta: siguiendo los pasos de Alejandro Magno en Asia' ikastaroa eskainiko du Elena Torregaray Pagola EHUKo Antzinaroaren Historiako irakasleak.

Naiara Goikoetxea eta Nerea Iridoy hondaribiarrek ere sari bana jaso dute aurtengoan, epaimahaiarena eta artista gaztearena.

Datozen hiletarako antolatutako jarduera, ekintza eta txapelketetan jada izena eman daitekeela jakinarazi du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Elatzetan, Dunboan, Belaskoenean, Toki Alai, Lekaenea eta Txingudi Ikastolan zenbait lan egiten ari da udala, udako oporraldia probestuz.

Bihartik astelehenera bitarte askotariko ekintza eta jarduerak izango dira auzoan, adin tarte guztiei begirakoak.

Datozen asteetan hainbat jarduera eskainiko ditu Txingudi Errugbi Klubak "errugbia Bidasoaldeko eskualdera hurbiltzeko" asmoz.

Ostiral gauean topo zerbitzu bana izango dira Hendaia zein Lasarte-Oriarantz. Larunbatean ohiko zerbitzua mantenduko da.