Pobreziaren kontra elkartuko dira larunbatean
Oarso taldeak eta Euskal Herriko murrizketen eta langabeziaren kontrako mugimendu eta kolektiboak antolatuta, larunbatean elkarretaratzea deitu dute eskubide sozialak defendatu eta pobrezia gaitzesteko. Niessen merkaritza zentroaren atarian bilduko dira, 12:00etan. Lanaren banaketa, etxebizitza eskubidea, oinarrizko errenta defendatuko dituzte eta arlo sozialean egiten ari diren murrizketak salatuko dituzte.