San Nikolas zubia itxiko dute bihar eta asteazkenean, lanak burutzeko

Joan den asteko asteazkenean itxi zuten San Nikolas zubia, mantenu lanak egiteko. Hiru egunez behar zuen itxita egon, baina langileek ezin izan zuten euren lana bukatu, eguraldiak okerrera egin zuelako. Hala, ostegunean ireki zuten berriro. Bihartik aurrera eguraldi ona espero dutenez, berriro itxiko dute, azken lanak burutzeko. Bi egun beharko dituzte, bihar eta asteazkena. Ostegunean irekiko dute berriro pasabidea, San Marko egunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.