Maiatzaren 2an (ostirala) 17:30ean hasiko da lehen hitzaldia. Hurrengo egunean Biznaga eta Perro taldeen kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Hilaren 26an egingo dute eskolartekoen topaketaren hirugarren ekitaldia Txingudi Rugby Klubak antolatuta.
Maiatzaren 1ean itxiko dute pediatria larrialdietako zerbitzua Bidasoko Ospitalean, eta erabakia hartzeko"datu ikerketan" oinarritu direla azaldu du Maria Eugenia Ekiza Bidasoa ESIko zuzendariak.
Urteetan itxita izan den Polborina berreskuratu du udalak, eta ikus-entzunetarako atondu, herriko elkarte eta eragileek erabil dezaten.
Bidasoko haur eta familientzat "ezinbestekoa" dela zerbitzua eta haren itxierak hiriko osasun zerbitzuen "galera berria" suposatuko duela salatu du koalizio subiranistak.
Bidasoko familien interesekin bat datorren konponbide bat emateko kontsentsuaren alde lan egitera deitu dute bi alkateek.
Zaisa Txingudi taldeak izan ezik, gainontzeko guztiek garaipena eskuratu zuten. Biok Txingudik eta Zaisa Txingudik ligako azken partida zuten.
Donostiako Anoetako Udal Miniestadioan jokatu zen txapelketako hirugarren jardunaldia. Alebin zein haur kategoriako gazteak lehiatu ziren.
Tokikoak gara, bertan lan egiten dugu. Herritarrei tratu hurbila, kalitatezkoa eta konfiantzazkoa ematen diegu bertako komertzio guztiek bezala. HITZAk bertako establezimenduen gida egin du.
15 urte besterik ez dituen irundar gazteak biola errezital bat eskaini zuen atzo Hondarribiko Musika eta Dantza eskolan. Waterlooko Musica Mundi School-en (Brusela) ikasten du.
Besteak beste, maiatzaren 15ean egingo den txapa jartze ekitaldia, maiatzaren 24ko erromeria, bazkaria eta Euskaraokea, eta herri ekimenari ikusgarritasuna emateko moduak izango dituzte hizpide.
2024ko martxoan baino %8,4 bidaiari gehiago igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik. AENA pozik agertu da datu hauen aurrean.
Hondarribiko Euskaraldiko Batzordeak antolatutako egitasmoa da, Psilocybe elkartearekin elkarlanean, gazteak bildu eta euskararen sustapena musika bidez indartzeko helburuarekin.
Eguraldi txarra iragarrita zegoenez Soroetan elkartu ziren gazteak, arratsaldeko 18:00etan. Proba guztiak bukatutakoan, txaranga batekin lagunduta, portura jaitsi ziren.
Txingudi/Orereta/Baztan sub 14 taldeak Bultz Bera Beraren aurka jokatuko du Donostiako Puio zelaian. Zaisa eta Biok Txingudik, ordea, Iruñean jokatuko dute. Sub 16 taldea Uni Bilbo Bren aurka lehiatuko da.
Hondarribiko Udal Liburutegian izango da aurkezpena, hilaren 24an, 19:00etan.
Maiatzaren 11n (igandea) jokatuko da Zumaiaren eta Mutrikuren arteko lehen partida. Hondarribiarrek maiatzaren 18an egingo dute debuta.
Amute-Kostan eta Arkollan egingo dituzte Euskaraldiaren aurkezpenak. Izena emateko aukera izango da horietan.
Hiriko Merkataritza eta Zerbitzuen Biziberritze Estrategia garatzen ari da Ikertalde. Biharko hitzorduan, diagnostikoa aztertu eta ekintza planeko ardatz nagusiak irudikatuko dituzte.
Emeki elkarteak hamargarrenez antolatu du Emakume Pala Txapelketa. Maiatzaren 17an eta 24an kanporaketak egingo dituzte eta 31n finala jokatuko da.