
Hondarribiko Udaltzaingoak hartuko du ardura, eta komisaldegian edo udaletxeko erregistro elektronikoan tramitatzeko aukera izango da, Irunera joan gabe.

Batzar nagusiak aurrekontuak onartzeaz gain, presidentetza aldaketa egin du eta Irungo Udaletik Hendaiako Udalera igaro da.

Urtarrileko Osoko Bilkuran onartu zen terrazen ordenantza behin betiko. Hainbat kezka sorrarazi ditu aferak herrian, askotan, ezjakintasunak bultzatuta.

Pentsioen aldeko aldarriak zortzi urte bete ditu. Urte batzuk gehiago dira Oarsoaldean, 2013an hasi zuen bidea-eta. Orain artekoaren gaineko bilana egin dute Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak eta Oarsoaldeko Duintasunak.

Martxoan izango dira bilerak. Abenduan egin zen aparkalekuen antolaketaren lehen urratsa, eta hainbat kezka plazaratu zituzten herritarrek.

Erakusketa berria inauguratu du Julia Lasa Goikoetxeak: 'Hutsa - Desierta'. Maddalen Arte Gunean ikusgai egongo da otsailean zehar, eta horrez gain, tailerrak egingo dituzte.

Irungo auzo patruilen harira Koldo Nausia eta Aimar Lopez kazetariek egindako ikerketa lanagatik irabazi du saria irratiak.

Bideragarritasun ekonomikoa ziurtatuta ez zela ikusita, antolatzaileek erabaki dute 2026an behintzat ez egitea proba.

Mozio bat aurkeztu du EAJk, kiroldegiko kuoten zati bat itzultzeko eskatzen. Abotsanitzek eta EH Bilduk ez zuten alde bozkatu.

EH Bilduko zinegotzia izandakoak bere kargua utzi du urtarrileko Osoko Bilkuran, eta Karlos Gebarak hartuko du koalizio abertzalean gelditutako hutsunea.

Enpresako zuzendaritzak ez du langileen proposatutako neurririk aurkeztu, beraz, greba mugagabea egitea erabaki dute.

Olinpiadetako kideek azaldu dute eguraldi txarra aurreikusten dutela, eta ekitaldia ezin dela hala egin.

Larunbatean egingo du Emeki elkarteak Mairuen ibilbidea, landa auzoetan dantzatuz eta etxeetako puskak bilduz.

"Alardeari buruzko irizpide propioa, eta, aldi berean desberdina" duten elkarteen baztertzea salatu dute.

Jeltzaleen ustez, emakumeen bazterketa ideologikoa sustatzen du martxan jarritako mahaiak.

Pasaden astean hainbat uholde izan dira Mendelu aldean, eta sozialistek udalaren "enpatia falta" nabarmendu dute.

Pasaden asteetan, eskualdeko alderdi politikoek Plaiaundi eta Mendelu lotuko lituzkeen bidegorria jarri dute mahai gainean berriro ere.

Ordutegi malguagoak edukiko dituzte hemendik aurrera, eta kontsumitzaileei zerbitzu irisgarriagoa eskainiko diete.

Espainiako Gobernuaren proiektua da Irun eta Hondarribia batzeko bidegorria. Oraindik ez dira lanekin hasi.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.