
Mozio bat aurkeztu du EAJk, kiroldegiko kuoten zati bat itzultzeko eskatzen. Abotsanitzek eta EH Bilduk ez zuten alde bozkatu.

EH Bilduko zinegotzia izandakoak bere kargua utzi du urtarrileko Osoko Bilkuran, eta Karlos Gebarak hartuko du koalizio abertzalean gelditutako hutsunea.

Hurrengo astean egingo dituzte Tempo jardunaldiak Musika eta Dantza eskolan. Hainbat jarduera ezberdin antolatu dituzte, hala nola tailerrak eta hitzaldiak.

Ingurukoek betidanik esan diote irratirako edo bikoizketarako ahotsa duela, eta orain, hori bera erakusten ari da. Marrazki bizidunak ikustetik haiei ahotsa jartzera pasa da.

Osoko Bilkuran egingo dute proposamena, eta EAJk eta PSEk adierazi dute ez dutela babestuko.

Fakturak kontsumoaren araberako fakturazio sisteman oinarrituta egongo dira, eta otsailean herritarrek ur-kontsumoaren urteko lehen fakturak jasoko dituzte.

Abuztuan sartu zen Pedro Morrondo Bidasoko ESIaren zuzendari moduan. Azken sei hilabeteetako aldaketak eta aurrean datozen erronkak azaldu nahi izan ditu.

23 egun baino gehiagoko grebaren ondoren, enpresako zuzendaritzak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi. Alderdi politikoei eskatzen diete berehala esku hartzea irtenbidea emateko.

Lehen urtearen balantzea egin dute, eta balorazio polita atera. Proiektuak aurrera jarraituko du, herriko kulturgintza sendotzeko asmoarekin.

Denboraldiaurreko lehen jaitsieran bikain aritu dira Ama Guadalupekoa ontziko emakumeak; gizon seniorrak, 20. sailkatu ziren urteko lehen test horretan.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Hilabete horretan zehar Irungo bulegora jo beharko dute herritarrek zerbitzua izateko. Telefono zein posta bidez ere egongo da komunikatzeko aukerarik.

18:30ean izango da, eta arrantza eta zientzia munduko hainbat profesional bilduko dira bertan.

Pasaden astean iragarritako auditoria independentearen harira adierazi da Abotsanitz. Haien ustez, auditoria tresna politiko eta teknikoa da, "iluntasuna zegoen tokia argia jartzeko".

Higerreko meteorologia estazioak erregistratutako datuen arabera, atzoko 20:10ean izan dira haize indartsuenak.

Espezie inbaditzailea da, eta beraz, prebentzio eta kontrol neurriak hartu ditu udalak.

Korrikaren harira herrian egingo diren egitasmoak antolatzea dute xede.

Irugurutzetako Labeen proiektua aurkeztu dute, eta Irunek eta Hondarribiak beren ondarea balioan jarri dute.

Herri batzarraren ustez, erronka handiak daude oraindik aurrean, baina "duela bi urte terdi baino hobe dago Hondarribia"

Atzerriko jatorria edo helmuga izan duten hegaldiek 6,6 puntuan egin dute gora 2025ean.