
Martxoaren 8aren baitan, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte Kabigorrin; aurtengo edizioan, parte hartzaileen %60 emakumeak izan dira.

Merkataritza bonoen kanpaina jarri du abian Hondarribiko Udalak. Herritarrek herrian erostea du helburu, bertako komertzioak sustatuz.

2025. urtearen balantze positiboa egin dute, eta antolatutako 270 jardunalditan 191.000 baino gehiago herritar bertaratu dira.

Bidasoko Ikasle Antolakunde Sozialistak 'Faxismoa eraiki' eta 'Arriba España' pintaketak egin dituztela salatu du.

Martxoaren 8an hitzordu garrantzitsuenak egingo diren arren, emakumeak protagonista izango dira martxoan zehar eskaintza zabaleko egitarauan.

Martxoak 8a gertu dago, eta Emekiko elkartekideak prest daude urtero moduan. Emakume Astea antolatu dute, eta hainbat egitasmo anitz aurkeztu dituzte.

Sarriguren hilketa matxista salatzeko dozenaka lagunek bat egin zuten Bidasoko M8 Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin.

Behin behineko autobusa aurkeztu dute. 19 geltoki izango dira, gehienbat Akartegi auzotik. Behin betiko autobusa ekainean egongo da prest.

Arrospidek 01.03.07 eta Tisalemak 01.13.30 egin dute 21 kilometroko lasterketa; 10 kilometrokoan, berriz, Iñaki Inda (00.32.00) eta (00.34.55) izan dira azkarrenak.

Emakumeetan Hondarribia eta Hibaika bigarren eta hirugarren izan ziren, eta gizonetan San Juan eta Hondarribia laugarren eta bosgarren.

Ikastaro trinkoak apirilaren 13tik ekainaren 19ra izango dira, eta interesdunek martxoaren 13ra arte dute izena emateko epea.

'Irun Hiria' txapelketa gastronomikoaren finala datorren astelehenean, martxoaren 2an, izango da Zabaltza plazan, 16:30etik aurrera.

Bihartik igandera bitarte neguko hitzordu garrantzitsuena dute Super Amara BAT atletek Valentzian (Herrialde Katalanak).

Martxoaren 13ra bitarte, Sanpedrotan eta Sanmartzialetan txosnak jartzeko eskaera egin dezakete interesdunek.

Artista valentziarrak Bidasoaldearekin lotura handia izan du, eta 'Enrique Albizu berrikusten' erakusketa otsailaren 27tik maiatzaren 3ra arte ikusgai egongo da.

Bizitza Jokoan kanpainaren barnean, argazki erakusketa bat antolatu du Mugarik Gabe GKEak. Hondarribiko Liburutegian egongo da, ostiraletik martxoaren 16a arte.

2016 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrek izena eman ahalko dute udalekuetan; aurten ere, bi txanda egingo dituzte.

Biok Txingudik ez zituen aukerarik eduki La Unica taldeari aurre egiteko (68-3), Iruñeako taldea oso nagusi izan zen partidaren hasieratik.

Asteburu honetan, Jaurtiketa Luzeen Neguko Espainiako Txapelketan eta 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan parte hartu dute atleta ugarik.

'Kilik euskarari!' lelopean, gaur aurkeztu dituzte euskara eta euskal kultura sustatzeko hirian egingo dituzten jarduerak.