Albisteak

Remi Raimond eta Nerea Egia dira Donibane Lohizune Hondarribia lasterketako garaileak

Parte hartzaileek 21.097 metro burutu zituzten. Donibane Lohitzuneko Folch plazan hasi eta Hondarribiko Arma Plazan bukatu zen lasterketa. Bidean haize bolada handiei eta euriari aurre egin behar izan zieten.

Indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontra elkartu dira

Aurreko asteko Hondarribiko indarkeria matxista kasua gaitzesteko egin zuten elkarretaratzea larunbatean, udalak deituta.

25 urte beteta, erreferente bilakatu da FICAB

Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 25. urteurrena egingo dute gaur, beste edizio batekin. 24 flim hautatu dituzte, eta azaroaren 10etik 15era egingo dute.

Hamabost agente batuko dira Irungo Udaltzaingora bi urteko epean

104 Udaltzaingo daude orain Irunen, eta kopuru hori 119ra igoko dute. 2025a bukatu baino lehen sortuko dituzte lehen zortzi postu berriak.

Indarkeria matxista

Hondarribiko Udalak indarkeria matxista kasu bat salatu du

Elkarretaratzea egingo dute bihar, 18:00etan Martxoak 8 plazan.

Beñat Elzo, hamargarren aldiz

Aurten, ATR-X elkartera bideratuko dituzte irabaziak. Antolatzaileen esanetan izen ematea martxa onean doa, baina oraindik aukera badago.

Hitzekin jolasean aritzeko eguna ate joka ari da

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa jokatuko dute azaroaren 22an, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Zenbait berrikuntza ditu edizio honek.

CBA Udal Liburutegiko ikasgelaren ordutegia jakinarazi dute

Larunbat honetatik (hilak 25) urtarrilaren 25era liburutegiak zein ikasgelak zein ordutegi izango duten jakinarazi dute.

Psiloaroarekin emango diote ikasturteari hasiera Psilocyben

Bost kontzertu antolatu dituzte sei astetarako, eta lehen emanaldia igande honetan (hilak 26) izango da. La Luz eta Exnovios taldeak ariko dira.

"Demandan eskatutako euro bakoitza justifikatua eta dokumentatua egon behar du"

Pasaden astean iragarritako auditoria independentearen harira adierazi da Abotsanitz. Haien ustez, auditoria tresna politiko eta teknikoa da, "iluntasuna zegoen tokia argia jartzeko".

Larrua proiektuaren 'Seniorra' ikuskizuna, CBAn

Konpainiaren proiektu paraleloa da, eta hamargarren urteurrena ospatzeko dantza ikuskizuna egingo dute ostiral honetan, hilaren 30ean.

Kaos Etliko eta Deklibe taldeen kontzertuak, CBAn

Larunbat honetan, hilaren 31n, Aguraingo eta Trintxerpeko taldeek kontzertua eskainiko dute, 21:00etatik aurrera.

Azoka bideragarria eta jasangarria izateko proiektua aurkeztu dute

Udalak urrats erabakigarria egin du gaur egungo beharretara egokitutako azoka berri eta erakargarria birmoldatzeko prozesuan.

Etorbidea zubiari buruzko dokumentala, Amaia KZn

Otsailaren 6an, Ribera Beka irabazi duen dokumentaleko bat aurkeztuko dute. 'Avenida Zubia. Memoria historikoa' dokumentalaren egileak Ruben Avila eta Maria Jose Noain izan dira.

Udalaren gorosti banaketak 10 urte beteko ditu aurten

Otsailaren 2tik 15era bitarte, Irungo familiek izena emateko aukera izango dute, eta aurten gorostiarekin batera liburu bat banatuko diete.

Txingudiko Elkarte Feministak Bidean proiektua martxan jarri du

Genero indarkeria pairatu duten emakumeei laguntza eta akonpainamendu integraleko espazioa da, eta Emma Larretak sustatu du proiektua.

Larunbatean Puianako BTT zirkuitua inauguratzeko lasterketa bat egingo dute

Irungo Txirrindulari Elkarteak benjaminen, kimuen eta haurren lasterketak antolatuko ditu, eta 250 parte hartzaile espero dira.

Elatzeta eta Etxeberri landabideak berrituko dituzte

Bideko arrakalak eta zuloak estaliko dituzte, eta bideetako galtzadetako urak ibarbideetara bideratuko dituzte.

Gehiago