Infogramak ikusgai izango dira webgunean, Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako datuak erakutsiz.


Urretabizkaiak Narratibaren garaikurra jaso du 'Azken etxea' eleberriagatik, eta Larratxek Ilustrazioarena 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikiagatik.

Akartegi auzoko jabego pribatu batean izan zen gertaera. Udaltzainak bere arma erabili zuen animalia bat beste bat erasotzen ari zenean, eta ondorioz, animalietako bat hil zuen.

Artista irundarrak San Jose Langilea futbol zelaian margotu du horma irudia. Haurtzarotik helduarorako bidean Irunen presentzia berezia duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da.

Aldudeko, Izpegiko eta Larraineko pasabideak ere berriz irekiko dituzte. Ordainez, lurreko patruila kopurua emendatuko dute, Frantziako eta Espainiako polizien lankidetzaren ondorioz.

Larunbat honetan egingo dute bilketa Lesakatik Hondarribiraino, 09:30etik 12:00era. Parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago.

Hondarribiko jaki tipikoa indarberritzeko asmoa duen lehiaketa honen laugarren edizioa jokatuko dute azaroaren 4an. Jada izena eman daiteke.

Erakusketa "justizia ekintza" da emakume arkeologoen ikusgarritasun falta dela eta. Jarduera programa bat kaleratuko dutela aurreratu dute.

Euskara praktikatzea xede duen programaren izen-emateak hilaren 10etik 20ra egin behar dira Irungo Udalaren webgunean. Aurten mintzalagun jardun dezaketen pertsonei egin diete dei bereziki.

Bidasoak Puente Genil jipoitu zuen larunbatean Artalekun (37-19), eta laugarren garaipena jarraian lortu zuten. Irundarrek geldiezinik jarraitzen dute.

Txuri-beltzek etxean jokatutako partida guztiak irabazi dituzte aurtengo denboraldian. Atzo azken jokaldira arte itxoin behar izan zuten garaipena ospatzeko, luzapenean sartu baitzuen Escobarrek partidako gol bakarra.

Hondarribiko auzoak biziberritzeko eta hiria deszentralizatzeko asmoz abiatuko dute Auzo-Bihotzak egitasmoa. HAPOn txertatuko duten tresna berria da, eta herritarren partaidetzarekin osatuko dute.

Gaur jaso dute HITZAren harpidedunek 2023ko Urtekaria. Iazko urtearen errepasoa egiteaz gain, urtea bera ulertzeko traza nagusiak ematen ditu.

HAPO lehenbailehen izapidetzea garrantzitsua dela iritzi dute jeltzaleek, besteak beste, "etxebizitza eraikuntzan aurrera egin ahal izateko tresna delako".

Emakume zein gizonen senior taldeek urteko lehen hitzordua izango dute larunbatean. Biok Txingudi Logroñon izango da, eta Zaisa Txingudi, berriz, Gasteizen.

Egun hauetan Eguberrietako kanpaina eta jardueren iritziak biltzen arituko da udala, telefono bidez.

2024ko Inauterietako Hondarribiko desfilean parte hartzeko izen ematea zabaldu berri da; 24ra bitarte egongo da irekita.

Aste honetan abiarazi du udalak TAO eta egoiliar txartelak berritzeko kanpaina. 2023ko TAO txartelak martxoaren 15etik aurrera baliogabetuko dira.

Ricardo Requejo Ganbera Zikloaren barruan, 'Flautas Virtuosas' kontzertua eskainiko dute Amaia KZn hilaren 14an.

Gaur hasi eta otsailaren 5era bitarte ahalko dira TAO eta egoiliar txartelak berritu edota eskatu. 2024ko prezioa 48 eurokoa da.

Ostiralean 'El futuro del océano' eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etan. Gonbidapenak ohiko bideetatik eskuratu behar dira.