Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Auzoak biziberritzeko, Auzo-Bihotzak

Hondarribiko auzoak biziberritzeko eta hiria deszentralizatzeko asmoz abiatuko dute Auzo-Bihotzak egitasmoa. HAPOn txertatuko duten tresna berria da, eta herritarren partaidetzarekin osatuko dute.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/01/12

Auzo-Bihotzak nortasun propioa izango duten bizilagunentzako topalekuak izango dira, ekipamendu publiko, komertzio eta, ahal dela, zerbitzuez hornituak. Hala iragarri zuen asteartean Estitxu Urtizberea Hirigintza zinegotziak. Iniziatiba ikerketa eta hausnarketa prozesu luze baten emaitza izan da.

Iaz, HAPOren hasierako onarpena egin ondoren, prozesu parte hartzaile bat abiarazi zuen udal gobernuak, herritarren kezka eta ezinegonak jasotzeko. Horietan, gehienbat mugikortasunarekin zerikusia zuten kezkak hauteman zituzten. «Begi berri batzuekin» Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eta Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) berrikusi, eta biek hainbat ondorio komun zituztela ikusi zuten: dentsitate baxuko hiria dela Hondarribia, eta horrek mugikortasun arazoak eragiten dituela; hiri lur finkatuan urbanizazioa, askotan, ez zela behar beharrezko kalitatezkoa; eta oso zentralizatutako hiria dela. Horrez gain, bigarren prozesu batean murgildu ziren eta, Jane Jacobs edo Carlos Moreno teorikoen lanak aztertuz, Hondarribiko kaleek «bizitza galdu dutela» ondorioztatu zuten. Urtizberea: «Hiri modernoak gaitz batek jo zituen aspaldi eta hiltzen ari dira. Hiriaren zainetan ez dago fluxurik, kaleetan ez dago bizitzarik. Gure haurtzaroan ezagutu genituen komertzioak desagertuz doaz; gure babesleku ziren auzo eta kaleak arrotzak egiten zaizkigu, arriskutsuak, eta bizilagunek eskaintzen ziguten babesa galdu dugu». Aipatutako behar horiei guztiei erantzuteko tresna berri baten beharra azaleratu zen, beraz.

Auzo-Bihotzak Portua auzoan gehienbat eta Alde Zaharrean zentralizatuta dagoen hiri-modeloa deszentralizatzea ahalbidetuko du, auzoetan nukleo txikiagoak sortuz, auzotarren zerbitzura izango direnak. Hala, mugikortasun arazoak arintzea lortuko litzatekeela esan zuen zinegotziak, auzotarrek ez luketelako udalerriaren erdigunera mugitu beharko zerbitzu oro jasotzeko. Udal gobernu taldearentzat, gainera, oso garrantzitsua da kaleak duen «benetako funtzio soziala» berreskuratzea,«umetatik sozializatzen eta komunitatea eraikitzen ikasteko» guneak izatea karrikak. Horregatik, parkeak edo kirol eremu publikoak ere ezarriko dituzte.

Auzoak biziberritzea komertzio txikien onurarako izan daitekeela uste dute, aldi berean, gobernukideek. «Komertzio txikia desagertzen ari da eta begirada auzoetan jartzen badugu, hango komertzioak biziberritzeko aukera berri bat irekitzen zaigu horrela», azaldu zuen Urtizbereak.

Udalak dagoeneko zenbait Auzo-Bihotz identifikatu ditu, baina, orain, identifikatutako hiri eremu horiek kontrastatzeko eta Auzo-Bihotzak diseinatzeko auzotarren parte hartzea beharko dute. Horretarako, lau bilera antolatu dituzte: hilaren 23an, Mendelu, Amute eta Arkollako bizilagunentzat, Mendeluko auzo elkartean; hilaren 30ean, Alde Zaharra, Portua eta Puntaleko bizilagunentzat, Kultur Etxean; Otsailaren 1ean, Akartegiko bizilagunentzat, Talaia ikastetxean; eta otsailaren 6an, hainbat eragilerentzat topagunea egingo dute, udaletxeko areto nagusian.

Identifikatutako Auzo-Bihotzak
Mendelun, Amuten edo Zezen Plazan, adibidez Auzo-Bihotzak sortuak daude dagoeneko, baina, horietan, bestelako esku hartzeak egitea aztertuko dute. Eremu guztiak ezberdinak izango dira. Akartegi auzoan, aldiz, auzotarrekin erabakiko dute eremua non ezarri.

Erlazionatutako edukiaAuzo-Bihotzak: auzoak biziz betetzeko tresna berria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.