Albisteak

Bisita ofiziala egin dute IAM eraikiko den kokapenera

Udalak, proiektuarekin aurrera jarraitzeko, 2 milioi euroko kreditu bat onartu nahi du hurrengo osoko bilkuran. "Finantzazioan konpromisoa" galdegin diote aldundiari eta Jaurlaritzari.

Irungo EH Bilduk, polizia erasoaren gaineko azalpenak eskatu ditu

Ertzain batek herritar bati ukabilkada jo eta lurrera botatzen duen bideoa bolo-bolo dabil sareetan. Erasoaren gaineko azalpenak eskatu dizkio EH Bilduk Irungo Udalari gaur goizean.

Oarso Bidasoko Hitza

Eskualdeko hiri autobusen gidariek greba egunak deitu dituzte maiatzean

AUIF enpresako 40 beharginek eros ahalmena eta segurtasun neurriak bermatzea, eta urteroko lanaldia murriztea dituzte helburu. Greba egunak hilaren 13, 20, 27 eta 31 izango dira.

Patti Iturria eta Arkaitz Arozena 'Katzo'. Irrati esatariak.

"Zortea daukagu, esan daitekeelako irrati-drag batzuk garela"

Hilabetean behin Antxeta Irratian eta arrosa sarean entzun daitezke Pepa Glamurrekoetxea eta Zintia Diztiraren ahotsak. LGTBIQ+ kolektiboaren historiari aitortza egiten diote.

Fran de Leonek eta Sara Benedik irabazi dute Hondarribia 10K

Iragan igandean (hilaren 5ean) giro aparta sortu zen herrian Hondarribia 10K probaren harira. Ane Zabala eta Jon Elkano izan ziren herriko azkarrenak.

Zetak, Txiltxoko, Sara Socas, Hofe edota Puro Relajo Irungo jaietan

Hamar egunez musika eskaintza zabala izango da San Juan eta Urdanibia plazan eta Gaztegunean. "Anbizio handiko" egitaraua ondu dute.

Muliaten mural bat margotuko dute auzolanean

Larunbat honetan izango da hitzordua, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Auzolanean "aniztasuna goraipatzen duen eta bertako biztanleen arteko lotura sustatzen duen ikurra" sortuko dute.

Hondarribiko XIII. Trialoia, inoizko parte hartzaileena

Proba herrikoian 135 kirolarik parte hartuko dute, gehienak eskualdekoak. 'Sprint' proban, berriz, 340 parte hartzaile irtengo dira lehiatzera larunbatean.

Etorbidearen zubia memoria lekua izango da

Gaur, Erbestearen Biktimak Omentzeko Eguna da eta Marisol Garmendia Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak iragarri du.

Zirkulazioa moztuko dute Poxpologile eta Dunboa kaleen artean

Hilaren 8tik 10era itxita egongo da ibilgailuentzako trantsitua. Mozketa eta desbideraketa guztiak seinalizatuta egongo dira.

Palestina oso presente egongo da Kabigorrin udara honetan

'Palestina Garrasika' erakusketa ikusgai egongo da datorren astetik aurrera. Hiru filmen proiekzioak egingo dituzte ere ostegunetan.

Aduana Zaharra garbitzeko lanen esleipena egin du udalak

Garbiketa lanen aurrekontua 192.319,41 eurokoa da eta hiru hilabetetan burutu beharko dituzte lanak. Hurrengo pausoa, zaharberritzea izango da.

Ermita kaleko arazoez hitz egiteko bilera eskatu du Elkarrekin Irunek

Kalea aurten berriro urbanizatu dute eta bizilagunek hainbat kexa dituzte. Horiei erantzuteko bilera eskatu dio udal gobernuari koalizio moreak.

Ekintzailetza eta lehiakortasuna sustatzeko laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 12an itxiko da. Izapideak BAZen egin beharko dira.

'Hondarribia' aldizkariaren ekaineko edizioa, kalean

Online bidez kontsultatu daiteke jada euskarazko udal aldizkariaren 391. zenbakia.

'Erremontari herriz herri' Hondarribira helduko da

Ostiral honetan Jostaldi pilotalekuan jokatuko dira 'Erremontari' saioko protagonisten arteko lehiak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

endanea hitzarmena

Endaneako langileen hitzarmena sinatu dute

LABek jakinarazi duenez, hainbat mobilizazio eta lanuzteren ondoren, hitzarmena sinatzea lortu dute. Bi urteko iraupena du.

Uda Jolaseko begiraleek UEMAren trebakuntza jaso dute

Uda Jolas 5 eta 11 urte arteko haurrei begirakoa da eta urtero antolatzen du udalak.

Gehiago