Etorbidearen zubia memoria lekua izango da
Gaur, Erbestearen Biktimak Omentzeko Eguna da eta Marisol Garmendia Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak iragarri du.

Erbestearen Biktimak Omentzeko Eguna da gaurkoa eta Etorbidearen zubira gerturatu dira Marisol Garmendia Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, eta Cristina Laborda Irungo alkatea. Haiekin batera, Manuel Lezertua Arartekoa izan da ere. Gaurko ekitaldian, Garmendiak baieztatu du Etorbidearen zubia memoria leku izendatuko dutela, udalak hala izatea eskatu ondoren.
Hilabete batzuetan izendatuko dute ofizialki memoria gune, baina erabakia hartuta dagoela jakinarazi du Garmendia. Labordaren esanetan “pauso erraldoia” da emango dutela, “36ko gerraren eta diktadura frankistaren ondorioak pairatu zituztenak errekonozitzeko, haien eskubideak zabaltzeko eta haien aldeko neurriak hartzeko”.
Ekitaldiaren bukaeran, lore eskaintza egin dute erbestearen biktimak oroitzeko zubian dagoen plakan. 2021ean, Lluis Companys Kataluniako presidentearen oroimenaren omenez jarritako plaka da, hain zuzen.