Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuan egon nahi du Portu Agintaritzak
Bihar (hilak 11) abiatuko da San Pedron Udalak antolatutako Ondartxori buruzko parte-hartze prozesua eta Pasaiako Portu Agintaritzak bertan egon ahal izatea eskatu du. Hedabideetara igarritako prentsa oharrean Portuko Agintaritzak dio ez duela aipatu parte-hartze prozesuaren kontra inongo argudiorik, baina gogora ekarri nahi izan du aipatu lurrak portuaren erabilera eremuan barne daudela. “Lurrak Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zaizkion arren Ontziola bertan koka dezan, portuko erabilera eremuan daude”, dio PPAk. Horrez gain, Ondartxon zaharberritzen ari diren Jaizkibel dragaren konponketa lanen finantzazioaren hiru laurdenak beregain daudela gogoratu du Portu Agintaritzak. Torreatzetik Ondartxora bitarteko lurrak ere portuaren baitakoak direla gogoratu du PPAk, “baita epe motzean bertan kokatuko dituzten ontziralekuetara iritsi ahal izateko lurrak ere”, nabarmendu dute. Lonja berria eraikitzeko lanek Ondartxoko eremuan izan dezaketen eragina ere kontua hartu behar dela iritzi dio Portu Agintaritzak. “Horiek guztiak kontuan hartuta oso garrantzitsua deritzogu herritarren parte-hartze prozesu horretan Portu Agintaritza txertatzeari”, esan dute. Bihar egingo da parte-hartze prozesu horren baitako lehen saioa, 11:00etan, San Pedroko ikastolan. Bigarrena eta azkena, hilaren 18an egingo dute, ordu eta toki berean. Pasaiako Udalak Ondartxoko eremua aisialdirako berreskuratzeko hitzarmena du Foru Aldundiarekin. Proiektua eskatu aurretik herritarren iritzia ezagutu nahi du Gobernu Taldeak, eta helburu horrekin antolatu du Ondartxo nola eraiki nahi dugu [...]
Bihar (hilak 11) abiatuko da San Pedron Udalak antolatutako Ondartxori buruzko parte-hartze prozesua eta Pasaiako Portu Agintaritzak bertan egon ahal izatea eskatu du. Hedabideetara igarritako prentsa oharrean Portuko Agintaritzak dio ez duela aipatu parte-hartze prozesuaren kontra inongo argudiorik, baina gogora ekarri nahi izan du aipatu lurrak portuaren erabilera eremuan barne daudela. “Lurrak Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zaizkion arren Ontziola bertan koka dezan, portuko erabilera eremuan daude”, dio PPAk. Horrez gain, Ondartxon zaharberritzen ari diren Jaizkibel dragaren konponketa lanen finantzazioaren hiru laurdenak beregain daudela gogoratu du Portu Agintaritzak. Torreatzetik Ondartxora bitarteko lurrak ere portuaren baitakoak direla gogoratu du PPAk, “baita epe motzean bertan kokatuko dituzten ontziralekuetara iritsi ahal izateko lurrak ere”, nabarmendu dute. Lonja berria eraikitzeko lanek Ondartxoko eremuan izan dezaketen eragina ere kontua hartu behar dela iritzi dio Portu Agintaritzak. “Horiek guztiak kontuan hartuta oso garrantzitsua deritzogu herritarren parte-hartze prozesu horretan Portu Agintaritza txertatzeari”, esan dute. Bihar egingo da parte-hartze prozesu horren baitako lehen saioa, 11:00etan, San Pedroko ikastolan. Bigarrena eta azkena, hilaren 18an egingo dute, ordu eta toki berean. Pasaiako Udalak Ondartxoko eremua aisialdirako berreskuratzeko hitzarmena du Foru Aldundiarekin. Proiektua eskatu aurretik herritarren iritzia ezagutu nahi du Gobernu Taldeak, eta helburu horrekin antolatu du Ondartxo nola eraiki nahi dugu izenburupean parte-hartze prozesua.